euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Valladolideko Gure Txokoko bazkide talde batek urteroko txangoa egingo du asteburuan Euskal Herrira

2013/04/05

Gure Txokoko kideak aurreko bidaia batean (argazkia ValladolidEE)
Gure Txokoko kideak aurreko bidaia batean (argazkia ValladolidEE)

PUBLIZITATEA

Urtero legez, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak bidaia antolatu du Euskal Herrira, eta bihar bertan abiatuko da 24 lagunek osatutako autobusa, asteburua Gipuzka aldean pasatzeko. Bihar Bergara bisitatu eta Usurbilgo Saizar sagardotegian afalduko dute, eta igandean Aiako Txakolinaren Festan izango dira. Horrez gain, elkarteko idazkari Jokin Oncaladak oroitarazi nahi die EuskalKultura.com-eko irakurleei Espainiako estatuko euskal etxeen mus txapelketa eta urteroko bilkura Gure Txokon egingo direla datorren maiatzean.

Valladolid, Espainia. Bihar goizean goizik abiatuko dira Valladolidetik Euskal Herrira bidean Gure Txoko Euskal Etxeko 24 kide, urtero sagardotegi batera egiten duten txangoaren edizio berri batean.

Taldeak eguerdian Bergaran --hiria eta bertako historia erakutsiko die Udaleko arduradun batek-- eta Zumarragan hasiko du ibilbidea, Etxeberri jatetxean bazkalduz. Arratsaldean Usurbil aldera lerratuko dira Gure Txokoko bazkideak, eta Saizar sagardotegian afalduko dute. Gaua Orioko Aisia hotelean egingo du taldeak eta biharamunean Aiara joango dira, Txakolinaren Festaz gozatzeko. Urtwero bezala, bidaiaren antolatzailea Ricardo Garcia Anton elgoibartarra izan da, elkarteko presidente ohia. Urte hasieratik, Gure Txokoko presidentea Ricardo Fernandez Isasi bilbotarra da, eta idazkaria, berriz, Jokin Oncalada.

Izan ere Jokin Oncaladak aukera baliatu eta gogora arazi nahi die EuskalKultura.com-eko irakurleei, Valladolid-eko Gure Txoko izango dela maiatzaren 11n eta 12an 2013ko Espaniako estatuko euskal etxeen arteko Mus Txapelketaren egoitza. Asteburu horretan, espainiar estatuko euskal etxeen federazioaren urteroko bilera ere egingo da Valladoliden eta asteburu osoa euskal giroz jantziko da. Gure Txokok bertan parte hartzeko gonbitea luzatu dio Asier Vallejo Itsaso, Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Komunitateentzako zuzendariari.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia