euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unibertsitate Konplutentseko ikasleen Madril ere euskaldun! ekitaldia, Hizkuntzen Eguna euskaraz ospatzen (ikusi bideoa)

2025/10/29

Ikasleak, irakaslea eta publikoa, Unibertsitate Konplutentseko Hizkuntzen eta Itzulpenaren Eguneko ekitaldian
Ikasleak, irakaslea eta publikoa, Unibertsitate Konplutentseko Hizkuntzen eta Itzulpenaren Eguneko ekitaldian

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Euskal Ikasketa Sailak antolatu eta Etxepare Euskal Institutua laguntzaile duen 2025eko Hizkuntzen eta Itzulpenaren Eguneko ekitaldia urriaren 21ean burutu zen, hizkuntza arabiarra gonbidatu berezi legez. “Unibertsitate Konplutentsean euskaraz errezitatu eta abestu: entzun, Madril ere euskaldun!” izenburuko ikuskizuna Filologia Fakultateko Gradu Aretoan egan zen, euskara hutsean, pantaila erraldoian gaztelaniazko itzulpena jarrita.

Urtero bezala, ikasleak izan ziren ekitaldiko protagonista nagusi, eta Sendoa Aguirregoitia, Candela Arias, Alicia Bouchet, Raquel Castillo, Luis Miguel García-Juez, Matilde Gómez, David Nicolás, Nerea O 'Leary, Paula Pan, Lukas Romera, Laura Soto eta Carlota Strozzi jendaurretu ziren egile ezberdinen poemak irakurtzeko, batzuk ikasleenak eurenak, hala nola Raquel Castillo, David Nicolás eta Carlota Strozzi-ren kasuan; beste batzuk euskal poeten bat hautatu zuten, esaterako Leire Bilbao, Gabriel Aresti, Miren Agur Meabe eta Mari Luz Esteban, eta Euskal Herritik kanpoko bi egile eta porma ere irakurri zituzten euskaraz: Hicham Amraoui magrebtarraren bat eta Miroslav Holub txekiarraren beste bat.


Ekitaldiaren aurkezpena Nerea O’Leary ikaslearen esku.  Ekitaldia talde lan ederra izan zen

“Ikasleek sortutako poemak", –azaldu dio Karlos Cid Abasolo irakasleak EuskalKultura.eus-i, "jatorriz, gaztelaniaz (eta, kasu batean, alemanez) zeuden idatzirik, baina geuk itzuli eta euskaraz errezitatu zituzten. Amraouriren poema, jatorriz arabieraz, euskaraz errezitatu zuen Paula Pan ikasleak. Izan ere, txit berezia da Paularen kasua: abuztuaren 31n ez zekien tutik ere euskaraz, irailean hamar eguneko ikastaro bat egin zuen hemen Konplutentsean, eta hamar egun horiek aski izan zaizkio egoki mintzatzen hasteko, bide onetik doa”, kontatu digu harro irakasleak.

Ikuskizuna euskara hutsez izan bazen ere, beste bi hizkuntzek ere izan zuten lekutxo bat (panatailetako gaztelaniaz gain): Amraouriren poema euskaraz errezitatu zuen ikasleak, arabieraz ere errezitatu zuen, hizkuntza hori baitzen ekitaldiko hizkuntza gonbidatua. Aldi berean, Erasmus programarekin Madril dagoen Raquel Castillo alemaniarrak, bere ama hizkuntzaz sortutako poema euskaraz errezitatu ondoren, jatorrizko bertsio alemanaz ere eskaini zuen.

Ekitaldiaren ostean, parte-hartzaileek eta ikusleek, kalimotxoa lagun, askari eder bat partekatu zuten, umore onari eta giro euskaltzaleari jarraipena emateaz gain, natural-natural, non eta “Euskal Herritik laurehun kilometrora dagoen unibertsitate honetan”, azpimarratu zuen Universidade Complutenseko Euskal Ikasketetako Saileko arduradun Karlos Cid Abasolok, bera ere Madrilen jaioa, baina euskara ikasi zuelarik berarentzat plazer emaile den hori bere inguru akademikoan zabaltzeko engaiamendua duen Diasporako euskalduna.

- Unibertsitate Komplutentseko Euskal Ikasketetako Sailaren Instagram, euskeraenlaucm

 



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia