euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aukera ederra: Madrilen, euskara ikas dezakezu Konplutensean, eta 6 kreditu lortu egiten ari zaren ikasketetan

2018/07/06

PUBLIZITATEA

Madril, Espainia. Madrilgo Unibertsitate Konplutensean ikasle bazara, hauxe duzu aukera ederra euskera ikasteko eta aldi berean aurrera egiteko zure ikasketen kredituekin. Hasi berria da 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea eta hauxe duzu momentua zeure euskarari merezi duen bultzada emateko, eta modu eroso eta errazean, Karlos Cid Abasolo madrildar irakasle euskaldun ezaguna irakasle duzula gainera. Zergatik ez informazioa eskatu abasolo@ucm.es helbidera idatzita?

Egiari zor, aukera ederra da euskararekin unibertsitatean bertan aurreratzea, eta 6 kredituen abantaila lortuta.

Xehetasun gehiago, hemen lor dezakezu.

Edo Facebook-en, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia