euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patagonia argentinarrean, Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak bere biziarteko kideak saritu zituen elkartearen 37. urteurrenean

2018/07/06

Barilocheko Euskal Etxearen 37. urteurren jaia
Barilocheko Euskal Etxearen 37. urteurren jaia

PUBLIZITATEA

Bariloche, Argentina. Urtebetetze festa Nahuel Huapi Lakuaren aurreko euren egoitzan ospatu zuten Mendiko Euzko Etxeko lagunek afari batekin. Afalostean dantza ikuskizuna eskaini zuten euskal elkarteko dantzariek, Mendiko Dantzariek, eta beste batzuen artean, Zuberoako Maskarada dantzatu zuten. Dantza erakusketa bukatuta, publikoa ere animatu zen eta erromeria berandu arte luzatu zen.

Ospakizunaren baitan, eta Stella Maris Larraburu lehendakariaren eskutik, Euskal Etxeak omenaldi berezi bat egin zien elkartean hogeita hamar urte baino gehiago daramatzaten eta, beraz, biziarteko kide direnei. Elkartearen hasierako urteetan garrantzi handia izan zuten arren gaur egun jadanik ez daudenak ere ekarri zituzten gogora barilochetarrek ekainaren 16an egindako ekitaldi honetan.

Ospakizunaren argazki bilduma, hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia