euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Igandean, uztailaren 8an, hasiko da Nevadako Renon NABO Udaleku 2018, 7 estatutako 100 gazte partaide

2018/07/06

NABO Udalekuren aurreko edizio bateko argazkia, Wyoming-eko Buffalon
NABO Udalekuren aurreko edizio bateko argazkia, Wyoming-eko Buffalon

PUBLIZITATEA

Reno, AEB. Aurtengoa ere iritsi da eta datorren igande hau izango da Nevadako Reno hirian 2018ko NABO Udalekuan parte hartuko duten 100 haur eta gaztetxoen elkarretaratze momentu eta biltoki. Gurasoek euren seme-alabak eraman eta bertan utziko dituzte, Kate Camino zuzendari duen begirale-taldearen esku, eurekin ia pare bat asteko bidea egin dezaten. Igandea, beraz, familien egun batzutarako despediden eguna izango da, Udalekua bukatzen den egunera arte ez baitituzte ikusiko, euren bila berriz ere renoratzen direnean.

Igandean bertan, Udalekuko partaideen gurasoek eta familiek aldegin ondoren, haur partaideak Udalekuk iraun bitartean bizitoki eta familia berri izango dituzten familiak ezagutuko dituzte. Neska-mutiko partaideek hauen etxeetan egingo dute lo, eta bertatik aterako dira egunero goizean goiz Udalekuko egoitza eta basea izango den St. John's Presbiterian Church-en instalazioetara, eta egunero eguna bukatzean, bertatik jasoko dituzte berriz ere hemen 'host families' edo 'familia ostatuemaileak' deitzen diren hauek, autoz etxeratu, lo egin eta biharamunean prozesu bera errepika dezaten Udaleku bukatu arte.

Gogora dezagun ehun direla aurten Renon egingo den NABO Udalekuak jasoko dituen 10-15 urteko haur eta gazteak, Estatu Batuetako azpi estatutatik etorriak, baita ere Vancouver-Kanadatik, bi haur, eta Euskal Herritik, hiru. Begirale edo instruktoreak, Estatu Batuetakoak eta Euskal Herrikoak dira, eta hamar izango dira baita ere instruktoreen laguntzaileak. Udaleku uztailaren 20raino luzatuko da, azken egun horretan egingo delarik hemen 'last performance' deitzen dutena, esan nahi baita guraso eta familien aurreko azken emanaldia, erakutsiz Udaleku egunetan ikasitakoa. Uztailaren 21ean, Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxearen urteroko Euskal Festa izango da, egun osoan Renoko Wingfield Park-en.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia