euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Makina bat euskal etxek San Fermin ospatuko dute bihartik aurrera munduan barrena

2013/07/05

La Platan 2007an ospatu zen San Fermin jaiko irudi bat
La Platan 2007an ospatu zen San Fermin jaiko irudi bat

PUBLIZITATEA

Bihar larunbata uztailaren 6a da eta milaka begik Iruñera begiratuko dute, bertako Udaletxeko plazatik txupinazoa jaurtikiz hasiko diren San Fermin 2013 jaiak ospatzen hasteko. Beste zenbaiten artean Argentinako, Venezuelako, Mexikoko, Estatu Batuetako eta beste hainbat tokietako euskal etxeek San Fermin ospatuko dute gustu guztintzako ekitaldiekin. Besteak beste txupinazoa, entzierroa, meza, dantzak, marmitakoak eta gourmet estiloko hamaiketakoa egingo dira Diasporan Euskal Herritik urrun daudenentzako.

Iruñea-Pamplona. Beste urtebete pasa da eta dagoeneko hemen dira urtero bezala San Fermin dela eta, munduko euskal etxe askok antolatu ditutzen jaiak eta ekitaldi ugariak dituzte datozen egunetan. Jarraian, geurera heldu diren hitzordu batzuk bildu ditugu:

Bartzelona, Katalunia

San Fermin ospatuko dute hiriburu kataluniarreko 'Nafarren Etxea', txupinazoa, meza, zintzur bustitzea eta dantzaldiarekin. Ospakizuna, larunbatean izango da, uztailaren 6an.

Rauch, Argentina

Gure Txokoa Euskal Etxearen eskuz, San Fermin afaria bihar, uztalairen 6an. Euskal Etxeko dantzariez gain, perkusio eta haize "Ensamble azuleño" bandaren emanaldia.

Paraná, Argentina

San Fermin ospatzeko herri bazkaria eta txupinazoa Urrundik Euskal Etxean, uztailaren 6an.

Portsmouth, Estatu Batuak

Afaria antolatu du Rhode Islandeko euskal etxeak, Middletown Knight of Columbus-en San Fermin bezperan, uztailaren 6an, 15:00tik 20:00etara.

Westminster, Kanada

Zazpiak Bat Euskal Etxeak San Fermin 2013ko ospakizunerako bazkaria prestatu du. Larunbatean egingo dute eta menuan marmitakoa eta txorizoa izango dira dastagai, besteak beste.

Mexiko DF, Mexiko

Bazkari batekin ospatuko dute euskal etxekoek San Fermin, bihar, uztailaren 6an.

Olavarria, Argentina

Gure Etxe Maitea San Fermin ospatuko du locroa eta Nafarroako torta prestatzen, etzi, uztailaren 7an.

Maipú, Argentina

Meza, San Fermineko hamaiketakoa (13:00etan) eta dantzak Anaitasuna Euskal Etxean etzi, uztailaren 7an

Montevideo, Uruguai

Euskaro euskal etxearen 102. urteurrenaren ospakizuna, San Fermin eta Loiolako San Inazio, denak aldi berean ospatzeko, uztailaren 7an.

La Plata, Argentina

San Fermineko Xare Kopa La Platako Euzko Etxea euskal etxean egingo da larunbatean, uztailaren 6an, egitarau zabal batekin: 10:30etan, meza Guadalupe elizan; 11:30 etan, Omenaldia Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta dantzak plazan; 13:00etan, Txupinazoa Mirentxu Torres alkatearen eskutik eta 13:30tik aurrera hamaiketakoa, abesbatzaren eta dantzarien emanaldia, txokolatada eta erromeria. La Platan ere, Lazkao Tabernan euskal hamaiketakoa egingo da San Fermin dela eta, José Boccardo eta Javier Ibaldorekin, uztailaren 7an, eguerdiko 12etan.

Chascomús, Argentina

San Fermin bazkaria Chascomuseko Pilota Elkartean, heldu eta umeentzako menuekin, uztailaren 7an.

Arrecifes, Argentina

Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean afari bat egingo dute San Fermin ospatzeko, erakundearen egoitzan, uztailaren 8an.

Valencia-Naguanagua, Venezuela

Caraboboko Euskal Etxearen 2013ko San Fermin festa egingo dute uztailaren 13an, 13:00etan.

Caracas-Naguanagua, Venezuela

Eusko Etxean San Fermin jaia entzierroa eta guzti (zezenekin!), uztailaren 13an. Urtero legez bazkaria egingo dute elkarteko kideek.

Zenbait euskal etxek aurreratu egin dituzte aurten San Ferminak. Adibidez, Shanghain ekainaren 29an "Shan Fermin" jaia ospatu zuen Kiliki Mandarin elkarteak, Bella Mia jatetxean egin zen bazkari batekin.

Hauek dira geurera heldu diren hitzorduak, baina beste jai edo ekitaldiren barri baduzu, bidaliguzu informazioa eta zerrendara gehituko ditugu. Eskerrik asko!



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia