euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Patri Urkizuk euskal antzerkiaren historia biltzen duen lana argitaratu du, XV. mendetik hasi eta gaur eguneraino

2009/04/01

Patri Urkizu idazlea
Patri Urkizu idazlea

PUBLIZITATEA

Euskal antzerkiaren historia biltzen duen liburua argitaratu du Patri Urkizu (Lezo, 1946) idazle eta UNED-eko euskal literatura iraskasleak. Lan honen izenburua 'Teatro Vasco. Historia, reseñas y entrevistas, antologia bilingüe, catálogo e ilustraciones' da, UNED-eko argitaletxeak plazaratu du eta bertan ezagutzen ditugun lehendabiziko euskal antzezlanetatik hasi --Nafarroako erregin Katalina 1goaren ezkontzan, 1494an, antzeztu ziren kopla batzuk-- eta egundaino bidaia egiten du. 'Norberaren tradizioa ezagutu gabe ezinezkoa da abangoardia berrietara jauzi egitea', azaldu zuen egileak aurkezpenean. Liburu hau berritze bide horretan bere ekarpena omen da. Urkizu erbesteko euskal antzerkian ere aditua da.

Donostia-San Sebastián. Patri Urkizu idazleak euskal antzerkiaren historiaren berri ematen duen liburu bat aurkeztu du. UNED (Universidad de Educación a Distancia) argitaletxeak plazaratu du lana, eta bertan, ibilbide historiko horrez gain 120 irudi eta 30 idazleen testuen antologia elebidun bat aurkitu daitezke. 

Liburuak antzerkiaren aurreko zenbait kultur fenomeno aipatzen ditu, horien artean bertsolaritza, baina Urkizuk azaltzen duenez ezagutzen ditugun euskarazko lehen antzezlanak 1494ean, Foixko Katalina Nafarroako erreginaren ezkontzan antzeztu ziren kopla batzuk izan ziren. Hastapen horietan, hala ere, euskal antzerkiak (eta europarrak) erlijioaren eragin oso nabaria zuen. Antzezlan nagusiak Gabonetan eta Aste Santutan egiten ziren, Itun Berriko pasarteetan oinarrituta. 1510ean eta 1511ean, adibidez, Arabako Gesaltza herrian horrelako antzezlanak egin zirenaren berri dago. 

Egilearen arabera Ilustrazioa garaiarekin eta XIX. mendearen etorrerarekin euskal antzerkia elizatik aldentzen hasi zen eta Europako mugimenduetara urbiltzen. Prozesu honetan eragin nabaria izan zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarteko kide ezagunenetakoa izan zenak, Francisco Xabier Munibek, Peñaflorida konteak.

Euskal antzerkigintzaren aurrerapausuak guda zibilak eta frankismoa eten zituen, errepresioarekin eta euskaraz hitz egin edo idazteko debekuarekin. Idazle asko gartzelaratu egin zituzten eta beste askok erbestera joan behar izan zuten. Kolpe latza izan zen euskal antzerkigintzarentzat, egilearen esanetan gaur egun euskal literaturaren alor 'ahaztuena' denarentzat.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia