euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Parisen datorren astean euskararen inguruan egongo diren ekitaldietan parte hartu nahi? Hona nola egin dezakezun

2025/11/14

Harrera ekitaldia datorren asteartean, azaroaren 18an, Imanol Pradales lehendakariarekin, Pariseko Euskal Etxean
Harrera ekitaldia datorren asteartean, azaroaren 18an, Imanol Pradales lehendakariarekin, Pariseko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Paris, Frantzia. Aurreko artikulu batean azaldu dizugu zein programa berezia prestatu duten euskal instituzioek azaroaren 19 eta 20an Parisen, bertako Liburutegi Nazionalean zein Sorbonne eta Sorbonne Nouvelle unibertsitateetan, Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatu eta gogoetari eta arlo akademikoko ekarpen bati ekiteko Pariseko eta Frantziako bihotz akademikoa diren aipatu unibertsitate eta esparruetan.

Parte hartu nahi baduzu, unibertsitate-esparruko batzarrean zein Pradales lehendakaria buru izango duen ekitaldian, garaiz zaude, baina gogoan hartu gaur ostirala azken eguna dela izena emateko Lehendakaria eta Euskal Herritik etorritako ordezkaritza instituzional, sozial eta kulturala bilduko dituen Liburutegi Nazionaleko ekitaldian. Bertan izena emateko, email honetara behar duzu idatzi: etxepare@etxepare.eus.

Zure interesa, berriz, 'Langues minorisées en contexte francophone: traduire, transmettre, transformer' ('Hizkuntza gutxituak testuinguru frankofonoan: itzuli, transmititu, eraldatu') kongresuan parte hartzea bada, epea azaroaren 16ra artekoa daukazu. Informazio gehiago, hemen.

Bisita 18an Pariseko Euskal Etxera

Gogoan hartu, bestalde, Pradales lehendakariak eta Euskal Herritik etorritako bisitariak Pariseko Euskal Etxera ere hurreratuko direla, orain arte aipatu ekitaldiak hasteko bezperan, asteartean, azaroaren 18an, euskal etxe paristarrak berak eta Euskadiren Frantziako Ordezkaritza antolatzaile dituen hiriko euskal komunitate eta lagunei eskainitako ekitaldi batean. Euskal Etxeko bazkide guztiei luzatu zaie gonbidapena emailez, 19:00etarako markatu den hitzordurako. Ikus hemen.



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia