euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ombuaren itzala' proiektua: sostengu aski ezean, Patxi Bisquertek bildutakoa galdu eta zerotik hasi beharko luke

2024/03/13

Otañori buruzko dokumentala egitea erronka hartu du Patxi Bisquertek (oinarri arg. Amaia Goikoetxea-Tolosaldeko Ataria)
Otañori buruzko dokumentala egitea erronka hartu du Patxi Bisquertek (oinarri arg. Amaia Goikoetxea-Tolosaldeko Ataria)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Aspaldi dabil Patxi Bisquert euskal diasporari lotutako Pello Mari Otañoren dokumental proiektuarekin. Duela aste batzuk, artista zizurkildarrak hasitako 'crowdfunding' edo auzolan ekimenaren berri ematen genuen orrialde hauexetan. Helburua, jende askok diru kopuru apal bat ematea eta, guztien artean, kanpainak lehenengo pausotzat ipinitako 40.000 euroetara iristea zen. Lerro hauek idazterakoan zortzi egun falta dira kanpaina bukatzeko, eta 11.355 euro da bildutako kopurua.

Lankidetza eskatzen zaie bertsozale, kulturzale eta euskaltzaleei, proiektuak ekarpen polita egingo dielakoan bertsoaren munduari, Otañoren ezagutzari eta Diasporarenari

Eta jakina, ez bada helburu jarritako kopurua lortzen —horiek dira crowdfunding-en arauak— orain arte bildutakoa ere bertan behera geratuko da. Ez al litzateke pena handia izango aurrera ez egitea? Lagundu nahi baduzu, garaiz zaude, Aski duzu edozein kopuruko ekarpena egitea, guztiak laguntzen baitu. Hemen egin dezakezu edo, zuzenean kontu korrontera edo bizum bidez nahi baduzu egin, ongi etorria da oso zure ekarpena  (ikus datuak artikulu honen azken lerroetan).

PERTSONAIA ETA PROIEKTUA. Pertsonaiari buruz, gogora dezagun bertsolaritzaren historian izen handienetakoa eta diaspora euskal argentinarrean euskal kultur erreferente handia izan zela Pello Mari Otaño (Zizurkil, 1857 -  Rosario, 1910). Hiru bidaia eta egonaldi egin zituen Argentinara, lehena 1875ean; bigarrena, hamar urte iraun zituena, 1880ean; eta hirugarren eta azkena 1898an, Argentinan hilko zelarik 1910ean.

LEHEN MAILAKO EKIPOA. Otañori buruzko filmean aktore ezagunek hartuko dute parte, tartean, Otañorena eginez, Joseba Usabiagak ('El Vasco'; 'Handia'...) eta Sara Cozarrek ('20.000 especies de abejas'; 'Erlauntza'...), zuzendaria Patxi Bisquert bera izanik. “Crowdfunding-arekin aukera eman nahi diegu erakunde publiko eta pribatuei, udaletxe, kultur etxe, euskal etxe eta hala nahi duten guztiei proiektua babes dezaten", adierazi du zuzendariak.

Egizu zeure ekarpena

Proiektuari buruz edota 'crowdfunding'az informazio gehiago eskuratzeko, edo zure ekarpena uzteko egizu klik link honetan. Ekarpena bizum bidez ere egin daiteke, hemen: (34) 662529455. Bestelako argibideak, Patxi Bisquerti idatziz, pmirenabisquert@hotmail.es helbidera edo zuzenean telefonatuz +34 687.841.313 zenbakira. Kontu korronte zenbakia, berriz, hau da: ES84 3035 0120 9212 0001 4781.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia