euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Trujlloko Euskal Etxeak Zoom berri batera deitu du igandean, gaia Olano, gonbidatuak Patxi Bisquert eta Edurne Izagirre

2021/12/13

Zoom bidezko bilera antolatu du datorren igandean Trujilloko Euskal Etxeak, Lope de Olano hizpide nagusi harturik
Zoom bidezko bilera antolatu du datorren igandean Trujilloko Euskal Etxeak, Lope de Olano hizpide nagusi harturik

PUBLIZITATEA

Trujillo, Peru. Trujilloko Euskal Etxeak Zoom bidezko elkarretaratze ireki berri batera deitu du datorren igandean, abenduaren 19n, ohi bezala Peru, Latinoamerika eta Euskal Herriko euskal kulturarekin zerikusia duten gaiak hizpide harturik. Edonork parte har dezake, bereziki euskal jatorria daukatenek, baina oro har euskal kulturaz interesa daukaten eta esparru honetako euren ezagutza zabaldu nahi dutenek.

"Iritzi-puntuak: Olano munduari bira bat" izenburupean garatuko da idandeko topaketak, izan ere Lope de Olano kapitaina (Azkoitia, Gipuzkoa 1479 - Acla, Panama, 1516) hautatu baitu bere dibulgazio-lan historikorako solasgai. Olano itsaslari azkoitiarra Kolonekin batera iritsi zen Amerikara haren hirugarren espedizioan, 1498n, eta ibilbide gorabeheratsu eztabaidatua izango zuen. Saio berean gonbidatu izango dira Patxi Bisquert aktorea, Otaño bertsolariari buruzko bere proiektua solasgai, eta Edurne Izagirre Olano estilista.

-Data: 2021eko abenduaren 19a, igandea
-Ordua: 10.00ak Perun; 12.00ak Argentinan; 16.00ak Euskal Herrian
-Zoom lotura: https://bit.ly/3G0K09f
-Bilerako ID: 869 2163 7411
-Sarbide kodea: 102101



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia