euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Gernikako Arbola’ Literatur sariak banatu ditu Chivilcoyko Beti Aurrerak eta larunbatean Urteko Azken Jaia ospatuko du

2021/12/14

‘Gernikako Arbola’ Literatur sarien emanaldia
‘Gernikako Arbola’ Literatur sarien emanaldia

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Beti Aurrerak eta SADE idazle argentinarren elkarteak urtero batera antolatzen duten ‘Gernikako Arbola’ Literatur Lehiaketa hamargarren ediziora iritsi da aurten eta sari emanaldia pasa den ostiralean, abenduaren 10ean, egin zuen, ekitaldiko partaide SADEko presidente nazionala, Alejandro Vaccaro Chao, eta Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Lehenengo saria Jose Ruiz Stornirentzat izan zen. Euskal Etxeko dantzariek Aurreskua eskaini zieten irabazleei eta bildutako publikoari.

Pandemiaren ondorioz eta Argentina osoko gainerako euskal etxe guztiek bezala, ia bi urte pasatu ditu Beti Aurrerak bere ohiko ekinbideei itxita. Irrika ohargarria nabaritzen da bazkide eta lagunen aldetik berriro elkartzeko. Eta egin egingo dute, datorren larunbatean, abenduaren 18an, Urte Amaierako Jaian. Zuzeneko musika osagai, kantina eta euskal dantzak eskainiko ditu Euskal Etxeak. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke (informazio gehiago, hemen).

Azaroan ekitaldi gehiagoren egoitza izan da Euskal Etxea, beti komunitateari begira. Hilaren 20an, hiriko Kultura Zuzendaritzak antolatutako ‘Museoen Gauean’ hartu zuen parte eta hainbat euskal objektu jarri zituen ikusgai: bazkideek utzitako argazki eta oroigarriak, eta euskal kulturarekin –dantza, sukaldaritza, kirola, literatura eta euskararekin– lotura duten ikur eta elementu tradizionalak. Euskal jantzi tipikoak ere aurkeztu zituzten eta nabarmendu zuten baita ere egoitzan dagoen Arantzazuko Ama Birjinaren irudia, haren istorioa azaldurik.

Folklore argentinarreko objektuak ere jarri ziren ikusgai Euskal Etxean Museoen Gauean eta  Virgen de Loreto lagunarteak dantzatu zuen.

Aupa Chivilcoy!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia