euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Rio de la Platatik Euskal Herrira: nola bizi dute futbolarekiko pasioa Boca Juniors eta River Plate taldeen zaleek

2024/03/14

Euskal-argentinar erakunde hauen ikurrak
Euskal-argentinar erakunde hauen ikurrak

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Jaioterria utzi behar izatea ez da batere erraza; gurekin nahiko genituzkeen gauza asko ezin baitira maleta batean sartu: usainak, zaporeak, paisaiak, soinuak... zer esanik ez haurtzaroaren auzoko futbol taldearekin dugun lotura. Egia da zirrarak ezin direla maletan toki batetik bestera eraman; baina herriminari aurre egiteko eta futbol zelaiko adiskidetasun giro hori faltan ez botatzeko klub batzuk filialak dituzte Euskal Herrian, hala nola Buenos Airesko Boca Juniors eta River Plate-k, euren zaleen, hau da, ‘bostero’ eta ‘millonario’en, bilgarri.

‘Consulado Boca Juniors País Vasco’ eta ‘Filial River Plate Euskadi’ taldeak pandemia garaian jaio ziren, itxialdiak bultzatuta, eta geroztik hazten segitu dute. Kirol ekintzez gain –bi taldeek Euskadiko ‘Futbol 7’ Ligan daude– elkarretaratze batzuk ere antolatzen dituzte “beti ere, mahai baten inguruan garagardo batzuk edaten edo ‘erreki’ tipiko bat konpartitzen”, diote.


[Boca klubeko Euskadiko Kontsuladoak filial bat du Gipuzkoan]

Aktibitate nagusietako bat, ordea, ‘"Zalearen Eguna" (Día del Hincha) ospatzea da. Kamiseta zuri-gorria dutenek irailaren 28an ospatzen dute, Angel Labruna futbolari historikoaren omenean. ‘Doce’ (Hamabi) izenarekin ezaguna den Bocako zaleen taldeak –zaleen taldea baita hamabigarren jokalaria–, abenduaren 12an ospatzen du.


Euskadiko River Clubeko filialaren ospakizuna (argazkia Naiz.eus)

Ehun kide baino gehiago dituzten bi klub argentinar hauetako filialek –gehienak Argentinan jaioak baina euskaldun batzuk ere badaude– bat egiten dute klub erraldoiok munduan zehar dituzten beste hainbat filialekin. Euskal Herrian bizi diren argentinarrentzat, distantziak murrizteko aukera polita erremediorik ez duen zerbaitentzat erremedio ona.

Taldeok sare sozialetan, Consulado Boca Juniors eta Filial River Plate



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia