euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Nabarreria.com, Iruñeko gertaeren berri ematen dituen web orrialde berria abian da

2007/02/20

'Nabarreria.com' web orrialde berriaren portada nagusia
'Nabarreria.com' web orrialde berriaren portada nagusia

PUBLIZITATEA

Urtarrilan sareratu zen Iruñeko nabarreria.com web orrialdeak dagoeneko 10.000 bisita jaso ditu. Oraindik eskaintzen dituen zerbitzuak % 100ean ez badaude ere, Sergio Labayen webguneko arduradunaren ustez, hilabete honetan lortutako emaitza 'oso positiboa' da eta hurrengo ekainarako, webgunea bukatua egongo denean, bisiten kopurua igo egingo dela espero dute. Abian jarri berri den web orrialde honetan idatzizko edizioetako irakurleak herriko gertakizunen informazio ugari eskuratu ahal izango du. 'Webgunearen helburua irakurleari eguneratutako informazioa eskeintzea eta irakurlearen ahotsari tartea egitea da, bai berrien edota artikuluei buruz idatzi ditzazketen komentarioen bidez' azaldu dio Labayenek EuskalKultura.comi.
Hasieratik argi zuten webgune honen helburua zein izango zen bere bultzatzaileek, Nafarroako Aldizkarien Elkarteak eta Iruñako aldizkarien arduradunek: 'herrialdean hilabetero ateratzen diren aldizkari ugari zeuden, baina eskeintzen zuten informazioa azkarregi zaharkitzen zen eta informazioa aldez aurretik, hilabeteroka prestatu behar izatea ere arazoa zen. Irakurlearentzat zerbait dinamikoagoa eta erabilgarriagoa bilatzen ari ginen' adierazi du nabarriera.comeko arduradunak, Sergio Labayenek. Gainera, 'web orrialdea egitea aspalditik ipinitako helburua izan da eta azkenik lortu dugu' gehitu du Labayenek.

Proiektua hasi zenean, arduradunak herrian dauden aldizkari bakoitzari webgune bat egitearen aldekoak izan ziren, baina azkenik, nabarreria.com izan da aldizkariaren edizio guztiei (Burlata, Antsoain, Huarte eta Atarrabia, Chantrea eta Alde Zaharra) sarrera ematen dien orrialdea. Albisteak, Argazkiak, Agenda edota Informazio Praktikoa dira orain arte erabiltzaileak erabil ditzaketen loturetako batzuk, hala ere, hurrengo hilabetetik aurrera beste lotura bat ere ipiniko dute martxan: Blogak. Blogen bitartez 'bisita gehiago jasotzea espero dugu, eskakizun handiko lotura baita', azaldu du Labayenek. Oraingoz, 'hedabideetan publizitate handirik egin gabe idatzizko edizioetako irakurle asko erabiltzen hasi da orrialdea' eta azken hilabetean erregistratutako emaitzak 'oso onak izan dira'.


Lotura interesgarriak

Nabarreria.com
www.nabarreria.com

Ttipi-Ttapa, Nafarroako beste aldizkaria (Bortziriak)
www.ttipi.net

Guaixe, Nafarroako beste aldizkaria (Sakana)
www.guaixe.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia