euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

NABOk Gaztealdi abian jarriko du, uztailean Boisen egingo den gazteentzako euskal kultura ikastaroa

2007/02/20

Udalekuren aurreko edizio bateko partaideak Renon (argazkia Joseba Etxarri)
Udalekuren aurreko edizio bateko partaideak Renon (argazkia Joseba Etxarri)

PUBLIZITATEA

NABO, North American Basque Organizationsek Gaztealdi sortu du, 16 eta 25 urte arteko gazteei zuzenduriko euskal kultur ikastaroa. Ekimen honek NABOk dituen berte bi ikastaroen arteko adin tartea beteko du: Udaleku, 10-15 urte bitarteko umeentzako musika ikastaroa eta Ikasi, nagusientzako euskal kultur ikastaroa. Gaztealdi uztail bukaeran egingo dute, Boise, bertako State Universityko Center for Basque Studies eta Basque Museumaren kolaborazioarekin.
Euskal kulturan sakondu nahi duten euskal Amerikar gazteek aukera berri bat izango dute aurten, NABOk antolatu duen Gaztealdi ikastaroaren eskutik. Boiseko Estatu Unibertsitateko Basque Studies Centerrek eta Boise Basque Museum & Cultural Centerek ere parte hartuko dute ekimenean. Ikastaroak Teaching About Basques izenburua du (euskaldunei buruz irakasten) eta bere helburua gazteak euskal kulturara urbiltzeaz gain etorkizunean kultura horren transmisore eta agente izango diren gazteak trabatzea izango da.

Ikastaro berriak NABOk dituen beste bi ekimenen arteko adin tartea betetzera dator: Udaleku, 10-15 urte bitarteko haurrentzako musika kanpalekua, eta Ikasi, nagusientzako euskal kultura ikastaroa. Gaztealdi, berriz, 16-25 urte bitarteko gazteei zuzendua dago, ikasle unibertsitate ikasle eta irakasle eta euskal kulturan interesa duen edonori. Ikastaroko klaseak Boiseko Unibertsitateko ikasketa programan kredituak balioko dituzte, gainera.

San Inazio Festivala Boisen

Gaztealdik hiru egunetako iraupena izango du, eta Boise egingo da. Ikastaroa uztaialren 25ean hasiko da, Boise Basque Museum & Cultural Centeren egingo duten irekiera jardunaldiarekin. Arratsaldean klase praktikoa egingo dute, Boise inguruetako mendietara txangoa eginez bertan euskal artzainen zuhaitzetan utzitako idatziak ikusteko. Hurrengio egunean, osteguna 26, bi jardunaldiak Boise State Universityn izango dira. Ikastaroa ostiralean bukatuko da, goizean unibertsitatean egingo delarik jardunaldia eta arratsaldean Basque Blocken (Museoa eta Boiseko Euskal Etxea dauden gunea). Ipar Amerikako euskal kulturan murgiltzeko aukera paregabea izango da, ostiral horretan Boisek St. Ignatius Basque Festivala hasiko baitu, asteburuan zehar luzatuko diren jai eta ekitaldiekin.


Lotura interesgarriak

Gaztealdiri buruzko informazio gehiago
Asteron

NABOren webgunea
www.nabasque.org

'Llega a su ecuador Udaleku, el campamento de verano de NABO'
EuskalKultura.comen argitaratua, 2006ko ekainaren 26ean


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia