euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Misionesko Euskal Jatorri EEko Batzar Nagusiak Marta Sarasola berrautatu du elkarteko lehendakari

2013/05/15

Marta Sarasola (eskuinean), artxiboko argazki batean, Misionesko probintzia argentinarreko Euskal Jatorri Euskal Etxearen Euskal Zinema Zikloa aurkezten
Marta Sarasola (eskuinean), artxiboko argazki batean, Misionesko probintzia argentinarreko Euskal Jatorri Euskal Etxearen Euskal Zinema Zikloa aurkezten

PUBLIZITATEA

Argentina Iparraldeko Misiones Probintzian, bertako hiriburuko Euskal Jatorri Euskal Etxeak, Urteroko Ohiko Batzar Nagusia eginik, aurreko Zuzendaritza Batzordearen lana onartu eta berria hautatu du, lehendakari gisa konfidantza berriro emanez Marta Sarasolari. Sarasola buru, batzordekide izango dira baita ere Maria del Carmen Vizcaychipi, Horacio Ochoa, René Alberto Bergara, Gabriel Alzarria eta Maria Silvia Soloaga, besteak beste.

Posadas, Argentina. Misiones probintziako hiriburuan egoitza duen Euskal Jatorri Euskal Etxeak apirilaren 25ean egin zuen Zuzendaritza Batzorde berria hautatu zuen Urteroko Ohiko Batzar Nagusia. Bertan onetsitakoaren arabera, 2013-14 epean honakoek osatuko dute euskal elkartearen gobernu batzordea:

-Lehendakari: Marta Eloemia Sarasola
-Lehendakariorde: María del Carmen Vizcaychipi
-Idazkari: Horacio Ernesto Ochoa
-Idazkariorde: René Alberto Bergara
-Diruzain: Gabriel Alzarria
-Diruzainorde: María Silvia Soloaga

-Batzordekide titular: Alba María Ibarrola, Andrea Carolina Irigaray, Alberto Sixto Pernia eta Roberto Aramendy
-Batzordekide ordezko: María Ester Sarabia, María José Bilbao eta Mariángeles Rosciani

-Kontu ikuskatzaile titular: Maria Guarrochena de Arjol eta Hilda Violeta Lazcoz
-Kontu ikuskatzaile ordezko: Miguel Angel Iturrieta



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia