euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Despedida egin diote Madrilgo Euskal Etxeko ikasleek beren irakasle eta euskara koordinatzaile Ane Bastidari

2010/07/06

Festaratu zen taldearen irudia (argazkia EE)
Festaratu zen taldearen irudia (argazkia EE)

PUBLIZITATEA

Madrilgo Euskal Etxeko ikasleek ikasturte bukaerako festa egin berri dute ekainaren 26an. Kurtso amaierako hitzordua, ekitaldi hunkigarri bilakatu zen, ordea, euskal etxe madrildarreko orain arteko euskara eskolen koordinatzaile eta irakasle izan den Ane Bastidari agur esateko festa bihurtu baitzen, eskolemaile lan hauetatik atseden labur bat hartzea erabaki baitu. Ikasleek euren estimua adierazi eta euskal etxeko gainerako lagunekin batera errekonozimendu txiki bat eskaini zioten, opari bat emanez eta berehala itzul dadin galdeginez.

Madril, Espainia. Madrilgo Euskal Etxean azken urteotan euskara irakasle eta bertako euskara eskolen koordinatzaile izan den Ane Bastidak Euskal Etxeko bere ikasleen estimu eta atxikimendu adierapenak jaso zituen 2009-2010 ikasturtearen amaiera dela-eta eginiko festa ekitaldiaren baitan, lan hauek utzi eta atsedenaldi hartuko baitu denbora batez.

Euskal Etxeko 'egongela'n gauzatutako ohiko ikasturte hondarreko festa berezia bihurtu zen, Ane Bastidak ikasleen opari polit bat jaso eta, behin-behinekoa izatea espero duten tarte honen karietara atxelkmendu ugari eta hainbat lagunen esker ona, besarkadak eta txaloak jaso baitzituen, irakaslea hunkitu arte. Giro bikaina lagun, bildutakoek hoberena desiratu zioten irakasleari hartuko duen atsedenaldi honetan, eta berehalako batean Euskal Etxean eskolak ematera bueltatzea espero dutela adierazi zioten.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia