euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Madrileko Euskal Etxeak eta HABEk euskara irakasteko hitzarmena berritu dute; 150 bat ikaslerengan du eragina

2007/06/02

Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria) eta Jon Zaballa (Madrileko Euskal Etxea) hitzarmena sinatzerakoan
Joseba Erkizia (HABEko zuzendaria) eta Jon Zaballa (Madrileko Euskal Etxea) hitzarmena sinatzerakoan

PUBLIZITATEA

HABEko zuzendari Joseba Erkizia eta Euskara Munduan programako zuzendaria, Kinku Zinkunegi, Madrilen izan dira bertako Euskal Etxeko zuzendaritzaren bildu eta euskara klaseak bultzatzeko hitzarmena berritzeko. Ehunda berrogeita hamar bat ikasle dabiltza nagusientzako klaseetan soilik, Haur Txokoan euskara eskolak hartzen dituzten neska-mutilak aparte. Aurtengo kurtsorako HABEk 20.000 eurotako dirulaguntza bideratu dio euskal etxeari.
HABE erakundeko ordezkaritza bat Madrilen izana da joan den asteko ostiralean, Espainiako hiriburuko Euskal Etxearekin euskara klaseak bultzatzeko daukan hitzarmena berritzeko. Ordezkaritzako partaide, HABEko zuzendari nagusi Joseba Erkizia eta Euskara Munduan programako arduradun Kinku Zinkunegi. 'Euskal Etxeko Zuzendaritza berria ezagutu eta urtean zehar klasean izandako gora-beherak, irakasleen beharrak eta Euskal Etxearen proposamenak entzuteko aukera izan dugu, azaldu dio BasqueHeritage.com-i Kinku Zinkunegik.

[Irudian, Madrileko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak, Zuriñe Fernandez irakaslea (eserita) eta HABEko Joseba Erkizia eta Kinku Zinkunegi akordioa berritu zen egunean]

Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmenak hiru ardatz ditu: irakasleen trebakuntza, ikas materialen hornikuntza eta klaseen finantziazioa. HABEk hiru ardatz hauek betetzeko medioak bideratzeko konpromezua hartzen du, Euskara Munduan programaren barruan. Madrileko Euskal Etxearen kasuan aurtengo kurtsorako 20.000 euroko dirulaguntza jasoko du. Madrileko Euskal Etxean 150 bat ikasle helduek hartzen dituzte klaseak eta honi Haur Txokoan dabiltzan haurrak gehitu behar zaizkio. Irakasle taldea Zuriñe Fernandez, Ane Fernandez eta Jorge Etxaide irakasleek osatzen dute.


Lotura interesgarriak

Madrileko Euskal Etxea
www.euskaletxea-madrid.com

HABE erakundearen ataria
www.habe.net


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia