euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Longmire" telesail estatubatuarrak 100 estra euskaldun behar ditu Santa Fen grabatuko den atal baterako

2013/04/11

A&E telebista kateak ematen du "Longmire" telesaila
A&E telebista kateak ematen du "Longmire" telesaila

PUBLIZITATEA

"Longmire" telesaila Craig Johnson idazle estatubatuarrak sortu zuen Wyoming-eko sheriff-ean oinarritua da. Euskal jatorridun lagun asko ditu sheriff honek eta telesailaren sasoin berrian euskal jaialdi bat agertuko da. Hori dela eta, ekoizleak ehun bat euskaldunen bila ari dira, apirilaren 19an Santa Fen grabatuko den ataleko eszena batean estra gisa agertzeko. New Mexicoko Euskal Etxeko presidente Blas Uberuagak zabaldu du deialdia estatu horretako eta inguruko euskaldunen artean.

Santa Fe, New Mexico. Henar Chico bizkaitarraren A Basque in Boise blogaren bitartez jakin dugu "Longmire" telesailerako edstrak aukeratzeko casting honen berri. Henarrek azaldu duenez, Blas Uberuagak, New Mexico Euskal Etxea elkarteko presidente eta buber.net webgune ezagunaren sortzaileak zabaldu du deialdia. 

EuskalKultura.com-ekin hizketan, Blas-ek azaldu du Longmire telesaileko casting zuzendari Robert Baxter euskal etxearekin harremanetan jarri zela orain egun batzuk, Santa Fe inguruan grabatuko den eszena baterako estra euskaldunen bila. Euskal jaialdi bat grabatu nahi omen dute eta horretarako ehun lagun behar dituzte. 

Pertsona horiek euskal musika tresnak jotzen jakitea edo euskal dantzak jakitea eskatzen dute telesaileko arduradunek. AEBetako euskal dantza taldeentzat telebistan agertzeko eta euskal kultura AEBetan ezagutzera emateko aukera paregabea izan daitekeela uste dugu. 

Grabazioa Santa Fe inguruan egingo da, apirilaren 19an. Bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali argazki bat eta telefono zenbakia robertbaxtercasting@gmail.com e-mailera edo deitu 505 310-3404 telefonora. Inguruan bazaude, zergatik ez?



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia