euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Londresko EEak bihar grabatuko du Korrika klipa; berotu zeure euskal etxekoak eta egin zeuk ere zeurea!

2013/03/01

Londresko Euskal Etxeak bihar egingo duen grabazioaren afitxa
Londresko Euskal Etxeak bihar egingo duen grabazioaren afitxa

PUBLIZITATEA

Korrika 18k bideoklip lehiaketa bat jarri du abian eta Euskal Herriko eta munduko euskaldunei euskararen aldeko lasterketa herrikoiari buruzko bideoak bidaltzeko gonbitea luzatu die. Bi baldintza nagusi daude: gehienez bost minutuko iraupena izan dezakete bideoek eta Esne Beltza taldeak 18. edizio honetarako egin duen abestia erabili behar da (osorik, zati bat...). Londreseko Euskal Etxekoak animatu dira dagoeneko: bihar bertan hiriko hainbat lekuetan grabatuko dute klipa. Edonork parte har dezake. Anima itzazu beraz zure euskal etxekoak, eta tipi-tapa! bidali zeuon bideoa!

Donostia-San Sebastian.  Korrika 18k ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi dio aurtengo edizioan eta KorrikaKlip izeneko bideo laburren lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen ardatza Korrika 18ren mezua eta leloa, Eman euskara elkarri, hedatzea izango da.

Bideoa sortzeko baldintza nagusiak bi dira: gehienez, bost minutuko iraupena izatea eta Korrika 18ren kanta –Bagoaz!, Esne Beltzak egina– erabiltzea (osorik, zatika…). Bideoa ikusteko, jo hona. Formatoa librea da: kantaren bertsioak, koreografiak, lip dub-ak, flashmob-ak, cover-ak, dantzak eta bestelako bideo laburrak onartuko ditu Korrikak.

Bideoak e-mailez bidali behar dira korrikaklip@gmail.com helbidera, martxoaren 12a baino lehen. Saria Korrika18ko "material sorta ikaragarria" izango da. Informazio gehiago, hemen.

Londresko grabazioan parte hartu!

Londresko euskaldunek erronkari eutsi eta hitzordua dute bihar goizeko hamaiketan Piccadilly Circus-en, hiriko  zenbait lekutan Korrika 18rako bideoa grabatzeko. Parte hartu nahi duten guztiek lagun dezakete. Asmoa, Korrikari buruzko pantomima edo parodia bat egitea da eta, horretarako, bertaratzen direnei musika tresna "bereziak" ekartzeko eskatu diete elkartekoek: "erratza kitarra bezala, porru bat tronpeta bezala edo platano bat alboka bezala, mundiala izango da!".



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia