euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Eman euskara elkarri" leloarekin, Korrika 18k euskara ikasleei egingo die omenaldia

2012/11/09

New Yorkeko euskaldunek bat egin zuten Korrika 17rekin (argazkia NYEE)
New Yorkeko euskaldunek bat egin zuten Korrika 17rekin (argazkia NYEE)

PUBLIZITATEA

Gaur aurkeztu da Bilbon Korrikaren 18. edizioa. AEK euskaltegien koordinadorak azaldu duenez, lasterketa Andoainen (Gipuzkoa) hasiko da 2013ko martxoaren 14an eta Baionan (Lapurdi) amaituko da martxoaren 24an. Edizio honetan euskara ikasleak izango dira omenduak eta aurrekoetan bezala, AEKk Diasporako euskaldunei ekimenarekin bat egiteko gonbitea luzatu die. Zure euskal etxean edo komunitatean Korrikaren omenezko ekitaldiren bat antolatzeko laguntza nahi baduzu, jar zaitez AEKrekin harremanetan.

Bilbo, Bizkaia. Badator Korrika, AEK euskaltegiek antolatzen duten euskararen aldeko herri lasterketa erraldoia. Diasporan oihartzun zabala du ekimank eta ediziotik ediziora gero eta euskal etxe gehiago mugiarazten ditu: hitzordu klasikoa da Bartzelonan, Madrilen, Necochean, Londresen, New Yorken, Shanghaien... eta aurrekoan Berlinen eta Sydneyen egin zen lehen aldiz, adibidez.

AEK EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da Diasporako euskaldunei oraingoan ere Korrikarekin bat egiteko gonbitea luzatzeko. Ekimenen bat antolatu nahi izanez gero, jarri harremanetan AEKrekin (idatzi e-maila hona) eta antolakuntzak lasteketako petoak, afitxak eta bestelako materiala helaraziko die elkarteari.

Sare sozialetan

Bitartean, apurka apurka edizio honetarako giroa berotzeko hainbat ekitaldi abiatuko ditu AEK datozen hilabeteetan. Gaur Korrikaren web-gunea (www.korrika.org) jarri da abian; bertan lasterketari buruzko informazio guztia topatuko dute bisitariek. Sare sozialetan ere egongo da Korrika 18:

- Twitter: https://twitter.com/EuskalakariAEK
- Facebook: http://www.facebook.com/aek.euskalakari
- Flick-r (argazkiak): http://www.flickr.com/photos/euskalakariaek
- Youtube (bideoak): http://www.youtube.com/EuskalakariAEK



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia