euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Pampan, Macachingo Euzko Alkartasuna 46. Munduko Mus Txapelketaren anfitrioi datorren larunbatetik aurrera

2025/09/24

Macachinen irrikaz itxaroten dute ehunka gonbidatu bilduko dituen 46. Mus Munduko Txapelketaren hasiera
Macachinen irrikaz itxaroten dute ehunka gonbidatu bilduko dituen 46. Mus Munduko Txapelketaren hasiera

PUBLIZITATEA

Macachín, Argentina. Datorren larunbatean La Pampa musaren sinonimo bihurtuko da beste behin, munduko muslarien artean gehien espero den topagunearen anfitrioi izango baita irailaren 27tik, larunbatetik, urriaren 5era arte, igandea. Euskal Gizataldeen arteko 46. Munduko Mus Txapelketak 13 muslari bikote gehi ordezkariak eta laguntzaileak bilduko ditu, lehia eta senidetasuna ezugarri. Norgehiagokan ordezkatuta egongo dira Estatu Batuak, Kanada, Venezuela, Peru, Uruguai, Txile, Nafarroa, Euskadi, Frantzia, Argentina eta Mexiko, hain desiratua den Txapela lortzea helburu, baita lagun xaharrak agurtzea eta macachindarren abegiari ohore egitea ere. Euzko Alkartasuna-ko 'Txoko Macachin' aretoan. Txapelketa nagusiaz gain, urriaren 4ko eta 5eko asteburuan, ehun bat partaide izango dituen txapelketa paralelo bat ere egingo da.

Azpimarratzea, lhiaketaz haratago, Munduko Txapelketa jaialdi handi bat izatea espero dela, lagunen arteko elkarretaratzea. Gauero, ordezkaritzek afari tematikoak izango dituzte, eta dantza-ikuskizunak ere ez dira faltako. Besteak beste izango dituzte sagardotegi afari tradizionala, tango gau bat dantza klasearekin, itsasoko gaua eta Argentinako gau bat ere, azken hau chacarera eta malambo dantzen erakustaldi eta tailerra barne. Urriaren 3an, ostirala, txapelketaren amaiera egunean, gala-afaria eta sari banaketa izango dira, 5ean azken agurrak eta bakoitza bere hiri edo herrialdera itzultzeko.

Ospakizun ahaztezina

Programatutako ibilaldiek La Pampa eskualdean murgiltzeko aukera emango dute, besteak beste, bisitatuko dituztela Gral. Achako ‘Estilo 152’ upategi artisaua, Euzko Alkartasunaren Hipodromo Jolas Parkea, Guatrache-ko komunitate menonitaren “Nueva Esperanza” estantzia, Luro parke naturala eta La Moderna biltegi historikoa. Bereziki laguntzaileei zuzenduta, zeramika eta sokagintza tailerrak eskainiko dira, eta, urriaren 3an, ostirala, kanasta txapelketa bat egingo da. Urriaren 4an, larunbata, goizean, pilota egokitu erakustaldia eskainiko dute Bahía Blancako Unión Vasca Euskal Etxeko kide Joseba Andoni Irazusta eta Daniel M. Plotequerrek.

Macachínen ilusio handiz espero dute jaiaren hasiera. Antolatzaileek ahalegin guztiak egin dituzte ospakizuna ahaztezina izan dadin. “Azken ukituak ematen ari gara, gure onena ematen. Espektatibak bete eta festa handi bat izatea espero dugu”, baieztatu du ekitaldiaren koordinatzaile Iosu Pacha Iruretagoyenak. Larunbatean, urriaren 4an, egingo den afari jendetsuarekin iritsiko da agur ofiziala. Euzko Alkartasuna EEko dantzariek inauterietako dantzak taularatuko dituzte 500 bat pertsona inguru bilduko dituen ekitaldian. La Pampa probintziako Gobernuko agintariak, Udalekoak eta FEVAko ordezkariak egongo dira, baita Maipú, Santa Rosa eta Bahía Blancako euskal etxeetako ordezkaritzak ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia