euskal diaspora eta kultura

2026/03/24
Egoitza Parisen daukan ‘The United Nations of Arts & Sciences’ UNOTA erakundeak errekonozimendu berezia eman zion martxoaren 18an Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeari. Sariarekin, euskal elkarteak kulturaren alde egindako lana omendu nahi izan du UNOTAk, eta hitz hauekin adierazi zuen nazioarteko erakundeko enbaxadore den Evelin Trujillok: “Txileko Euskal Gizataldearen ...
2026/03/24
Gaur, asteartea, martxoak 24, 16:00etan (Euskadiko ordutegia), online topaketa bat izango dute "Indianoetatik migratzaileetara: Ikuspegi bat Euskal Diasporaz" ikastaroan matrikulatutako ikasleek, ikastaroaren programa akademikoaren barruan, Diasporako kide diren euskaldunekin. Izan ere, "Lehen eskutik ikasiko dute zer esan nahi duen euskal identitateak diasporan eta zer erronkari aurre egin ...
2026/03/23
Aurten urte hasieran onartu zuten ofizialki Nafarroako Gobernuko Kanpoko Nafar Komunitateen Kontseiluak eta Gobernuak berak Kolonbiako "Casa Vasco Navarra de Antioquia". Elkartea berez, ondorengo ziren 75 lagunek sortu zuten 2023ko urrian", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Oscar Hernan Urrea Aristizabal kide fundatzaile eta egungo presidenteak. "Beste berrogeita hamar bat kidek ere ...
2026/03/23
2026ko Aberri Eguna apirilaren 5eko igandean bada ere, Euskal Herria Batera erakundeak egindako deialdi bateratua, Nafarroan, Lizarran ospatzeko, datorren larunbatari dagokio, martxoaren 28ari, deialdian protagonismo eta partaidetza berezia daukalarik Diasporak. Egun Nafarroan bizi den Carlos Etchepare (cetchepare@gmail.com) euskal-argentinarrak azpimarratzen du antolatzaileen izenean, EH Bateraren dialdiarekin ...
2026/03/20
Uda atzean uzten hego hemisferioan eta Argentinako euskal etxeak ohiko martxa berreskuratzen ari. Ikasturte berrian, ohi bezala, begiradetako asko euskal etxeetan Villa Marían jarrita daude jada, bertan ospatuko baitute 2026an Euskal Argentinar Aste Nazionala. Prestaketak abian dira eta asteburu honetan bertan hasiko dira herrialde osoko euskal etxeetako arduradunak urteroko hitzordu ...
2026/03/20
Nantesko Festival du Cinéma Espagnol (FCEN) jaialdiaren baitan egiten den Fenêtre Basque (Euskal Leihoa) zikloak 25 edizio beteko ditu aurten. Etxepare Euskal Institutuak, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin eta ‘Ça colle au basque’ euskal kultura frankofonian ezagutarazteko egitasmopean sustatzaile dituen erakusleiho hau Euskal Herritik kanpo aurki daitekeen euskal zinema ...
2026/03/19
Sukaldaritza Jaialdia ospatu zuen joan den igandean, martxoaren 15ean, El Salvadorreko hiriburuko Espainiar Etxeak, seigarren edizio honetan Euskal Herria hautatu zutelarik protagonista eta erakusgai. Ekimen honek, "Espainiako eskualdeetako kultura, ohitura eta gastronomia ezberdinak ezagutarazi nahi ditu San Salvadorren", tartean baita kirolak ere, eta izan ere Espainiar Etxeko ...
2026/03/18
Elkarrekin lankide aritzeko daramaten dinamikarekin aurrera eginez, kontzertu adierazgarria iragarri dute hiriburu europarrean Bruselako Euskal Etxeak, Kataluniako Casal-ek eta Espai Valencia Bélgica erakundeek, izan ere hiru talde esanguratsu emanaldi bakarrera bildurik: Jazzwoman eta euren aire rapero eta afrikarrak, Neomak euskaldunen folk-eta kantua eta Ses Bísties de Mongofre balearren ...
2026/03/17
Berriro ere zeharkatuko du Ozeano Atlantikoa artista basauritarrak, oraingo honetan 2022ko abuztuan Buenos Airesen grabatu zuen pelikularen aurkezpena bultzatzeko. ‘Pensamiento Lateral’ (Alboko pentsamendua) martxoaren 26an estreinatuko da, eta Buenos Aires, Rosario, Bahía Blanca, Mendoza, Mar del Plata eta Córdoba hirietako zinema aretotan ikusi ahal izango da. Horrez gain, 16:9 Cine ...
2026/03/17
Urtarrilaren 27an bete zituen 30 urte Las Flores hiriko Loretako Euskaldunak Euskal Etxeak. Udako etenaldiaren ostean, datorren larunbatean egingo dute urteurrena ospatzeko jaia "El Terreno" aretoan. Bazkide eta lagun arteko afariak, topa egiteko aukerak eta, nola ez, euskal dantzek, girotuko dute gaua: txikienek euren naturaltasun eta freskotasuna erakutsiko dute dantza emankizunean eta helduek, berriz, ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus