euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Herri kirolek eta euskal kantari eta taldeek 'indarrez' eta 'nortasunez' bete zuten Berlinen BEIDE Kultura Jaialdia

2026/11/11

Bizkaitik etorritako artista eta kirolari euskaldunak Berlingo 2026ko BEIDE Kultura Jaialdian (argazkiak Zelako Taldea) ‘Beide’ (‘biok’ nahi du esan alemanez) Kultura Jaialdiaren lehenengo edizioa azaroaren 3an eta 4an izan da Berlingo 'TAK -Theater Aufbau Kreuzbergen' Antzokian. Proposamenak euskara, euskal kultura eta Bizkaiko artisten lana nazioartean ezagutaraztea izan zuen ardatz eta ondo asko bete zen programan aurkeztutako ekitaldi eta emanaldiekin. Jaialdia irekitzeko, Getxo Herri ...

Gehiago irakurri...


Segi online larunbatean Euskal Selekzioa - Venezuela futbol partida; Caracasen Eusko Etxeak egun berezi bat eratu du

2026/11/11

Ekintza bikoitza Caracasko Euskal Etxean: futbolean, Euskal Selekzioa Venezuelakoaren aurka eta Frontoian pilota Taxpelketa Iritsi da eguna. Euskal Selekzioa - Venezuela partida, azaroaren 14an, datorren larunbatean izango da, 20etan (Euskadiko ordutegia), San Mames Zelaian. Jende askorentzat kirol ospakizunetik haratago doan proposamena da eta, hasteko, partida, Jose Antonio Agirre lehendakaria buru izan zuen lehenengo Eusko Jaurlaritzaren 90. urteurrena ospatzeko programa barruan burutuko da. Horrela aurkeztu zuten ...

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Irakurle Klubak azaroan landuko dituen izenburuak: ‘Maitasun kapitala’ eta ‘Reformes carnals’

2026/11/10

Bartzelonako Euskal Irakurle Klubaren 2026-27ko programa bere bi egoitzetan: Euskal Etxea eta Agustí Centelles liburutegia Ikasturte berriarekin batera, Bartzelonako Euskal Irakurle Klubak 2026-27ko egitaraua jarri du abian. Zazpi saio egingo dituzte, beste hainbeste libururen irakurketaren inguruan, urritik maiatzera bitartean, hiriko bi gunetan: Euskal Etxean, bertan topaketak hilabete bakoitzeko hirugarren asteartean, arratsaldeko 6etan; eta hiriko Agustí Centelles Udal Liburutegian, hemen ...

Gehiago irakurri...


Goitik behera zaharberritua izan ondoren bere distira osoa berreskuratu du Tandilen Euskaldunen Iturri famatuak

2026/11/10

Dantzariak, euskal etxeko kideak eta auzotarrak pozarren Tandilgo Euskaldunen Iturri historikoa zaharberrituaren inaugurazioan Tandilgo Euskaldunen Iturri historikoa martxan da berriro, Udalak eta Gure Etxea Euskal Etxeak elkarlanean egindako zaharberritze lan integral baten ondoren. Inaugurazioak Miguel Angel Lunghi intendentea, Gure Etxeko lehendakari Graciela Confalonieri, euskal komunitateko kideak eta auzokide talde bat bildu zituen. Ekitaldiak Udal Bandaren musika, eta Euskal Etxeko Danborrada eta Iratxo Bihurriak eta ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Batek kultur ekitaldiz eta afari hunkigarri batez itxi du bere 70. urteurrena ospatzeko programa

2026/11/09

Haritzak landatzen Euskal Belardian, Euskal Etxeko Gure Kanta abesbatza; 70. urteurreneko ospakizunean parte hartu zuten dantzari txikiak eta mus-partidetan elkartu ziren belaunaldi ezberdinak Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak bere 70. urteurreneko ospakizunei eman die amaiera, joan den asteburuan sustatzaileen lana gogora ekarri eta belaunaldien arteko loturak estutzeko antolatutako egitarau zabalarekin. Azaroaren 5ean, ostegun arratsaldean, abiatu ziren azken txanpa honetako ospakizunak Independentzia plazako 'Euskal Belardia'n. 'Gure Kanta euskal etxeko abesbatzak girotutako ...

Gehiago irakurri...


Zabalik abenduaren 3a arte Bakersfield CSUko Frank Bidart Katedrako 2027 sorkuntza egonaldira aurkezteko epea

2026/11/09

Katedrari izena ematen dion Frank Bidart poeta, akademiko eta sortzaile euskal kaliforniarra (arg. The Boston Globe) Zabalik da abenduaren 3a arte Bakersfield California State University-ko (CSUB) Frank Bidart Katedrako 2027 sorkuntza egonaldira aurkezteko epea. Deialdianen xedea da 2027. urteko ekitaldirako Frank Bidart katedrarako sortzaile gonbidatua hautatzea. Arlo artistikoa landuko da CSUB unibertsitateko Euskal Ikasketen Institutuan. Egonaldia CSUBen sorkuntza proiektu bat garatzeko da. Hautatutako ...

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak-ek estreinaldiez, musika & dantza ugariz, eta inguruko EEak lagun ospatu ditu bere 75 urteak

2026/11/06

Agurra hunkigarria, dantza ugari estreinaldia barne, danborrak eta upelak, eta Haritzen erritmoa, Lagun Onaken 75. urteurreneko jaian Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak giro bizian igaro du joan den urria. Izan ere, hilabete osoan ekitaldi programa jori bat antolatu dute elkartearen mende hiru laurdeneko ibilbidea ospatzeko. Jarduerak hilabete hastapenean abiatu ziren, eskualdeko mus txapelketa bat gauzatuz eta, Villa Maríako Euskal Aste Nazionaleko hitzorduaren ostean, urriaren 16an jarraitu zuten Kepa Junkerari ...

Gehiago irakurri...


Memoria, isiltasuna eta historia 'Lutxi' Urigoitiari buruzko filmean: gonbidapena zeure Euskal Etxean proiektatzeko

2026/11/06

Gonbidapena luzatu dute Lander Garroren 'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala euskal etxeetan proiekta dezaten Lander Garro zuzendari duen 'Lutxi eta zuhaitza' filmak Lucía “Lutxi” Urigoitia (Otxandio, 1959) etakidearen heriotza aztertzen du, 1987an gertatua, Urigoitiak 28 urte zituela, Trintxerpen (Gipuzkoa) Guardia Zibila ETAren Donostia komandoa desegiteko egindako operazio baten barruan. Lutxiren heriotzak zalantza handiak sortu zituen hasieratik, lehen azterketa forentseen emaitzengatik eta ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak laguntzak deitu ditu Diaspora arloko argitalpen eta ikusentzunezkoei elkarte, Euskal Etxe eta norbanakoentzat

2026/11/05

Eusko Jaurlaritzak Ebazpen bat eman du argitara gaur osteguna azaroaren 5ean EHAA-BOPV buletin ofizialean, dirulaguntza-lerro berri bat zabalduz Euskal Diasporaren esparruko argitalpen eta ikus-entzunezko proiektuak laguntzearren. Eskatzaileak kultur enpresa eta elkarteak, Euskal Etxeak edo norbanakoak ere izan daitezke, Euskadikoak edo kanpokoak. Proiektuak 2026 urtean hasi eta bukatzekoa behar ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak Mallorcako Artea Euskal Etxea munduko nafar etxeen sarean sartzea onartu du gaur

2026/11/05

Euskararen Eguneko eta Nafarroaren Eguneko iazko ospakizuna Palman, Mallorcako Artea Euskal Etxea antolatzaile Nafarroako Gobernuak gaur asteazkeneko bere saioan onartu egin du Mallorcako "Casa Vasco-Navarra Euskal Etxea Artea" elkartea Atzerriko Nafarroako Zentroen sarean sartzea. Onarpen honekin euskal etxe mallorcarra Atzerriko Nafarroako Komunitateen Erregistro Ofizialean inskribatuko dute, esan nahi baita Nafarroatik kanpo Espainiako beste leku batzuetan edo atzerrian egoitza soziala duten Nafarroako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia