euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Homedale-ko Txoko Ona EEaren afaria larunbatean Jesus Alcelay-rekin; postre eta txistorra tailerrak ere iragarri ditu

2026/10/07

2025ean Txoko Ona Euskal Etxean bertan eman ziren sukaldaritza tailerretako irudiak, tailerrak arrakastatsuak dira oso
2025ean Txoko Ona Euskal Etxean bertan eman ziren sukaldaritza tailerretako irudiak, tailerrak arrakastatsuak dira oso

PUBLIZITATEA

Homedale, Idaho, AEB. Homedale-ko Txoko Ona Euskal Etxeak, Idaho hego-mendebaldean, Boisetik ordu eskas batera, azken ikutuak ari da ematen datozen asteotako bere proposamen gastronomikoetan. Lehenengo hitzordua urriaren 10ean izango da, komunitateari irekitako afari bat, Jesús Alcelay sukaldari oñatiarrak prestatua. Duela 50 urte baino gehiago Boisen bizi den eta euskal Txoko Onaren "lagun ona" den Alcelayk, bertan oso apreziatu eta galdegina den menu berezia zerbitzatuko du: bere plateren artean babarrun zurien zopa, ganbak pil-pilean eta arroz-esnea izango dituen menua.

Hilabete honetan bertan Txoko Onak euskal postreak eta txistorra prestatzen ikasteko bi tailer iragarri datozen asteetarako. Postreen tailerra urriaren 14an izango da, Gloria Garatea Lejardi eta Lori Aguirre izango dira saioaren arduradunak eta etxeko flana, almendra-pastela eta arroz-esnea prestatzen erakutsiko dute. Txistorra tailerra, berriz, azaroaren 14an izango da, Suriñe de la Concepcionen ardurapean. Sukaldaria, prestaketarako behar diren okela, piperrak eta oro har lehengaiak aukeratzeaz arduratuko da

Ekintza berezi hauez gain, Txoko Onako Gloria Garatea Lejardik Euskalkultura.eus-i jakinarazi dionez, EEko ‘Herribatza Dantzariak’ taldea gogotsu eta parte hartze handiarekin itzuli da klaseetara, udako oporren ondoren. 50 bat neska-mutil aritzen dira dantza taldean, eta Gloria Garatea Lejardi bera da irakaslea, elkarteko batzuen laguntzarekin. Euskara eskolak ere aurrera doaz Txoko Onan: hasierako maila eta B1 maila eskaintzen dituzte, aurrez aurre zein zoom bidez.

Emeki emeki huirbiltzen ari dira Gabona eta Eguberriko festak eta Homedaleko askok gogo onean dauzkate Txoko Onaren Eguberri festak, familia osoaren partaidetza sustatuz. Euskal Etxearen urteko azken ekintza da Gabon Festa. Egun osoko programa hartzen du, eta bazkariaz gain, Olentzeroren bisita ere baitaratzen du, txikienentzako jarduerak, bingoa, musa, eta Gabonetako eskulan-tailerra, besteak beste. Data finkatua du aurtengoak, abenduaren 13, 13:00etatik aurrera, Euskal Etxearen egoitza zabalean. Ekitaldiei eta izen-emateari buruzko xehetasunak, hemen.

-Txoko Ona Facebooken
-Txoko Ona Instagramen



hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia