euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxeak 2021eko azken saioak kantzelatu eta Urteko Ohiko Batzarrera deitu du urtarrilean

2021/11/22

Txoko Onak antolatu duen azkeneko hitzordu jendetsua, Euskal Etxeko NABO Mus Txapelketa izan da, azaroaren 13an argazkia TXEE
Txoko Onak antolatu duen azkeneko hitzordu jendetsua, Euskal Etxeko NABO Mus Txapelketa izan da, azaroaren 13an argazkia TXEE

PUBLIZITATEA

Homedale, Idaho, AEB. Homedale-ko Txoko Ona Euskal Etxe idahotarrak 2021eko azken ekitaldiak bertan behera uzteko erabakia hartu zuen azaroko lehen hamarraldian, baita erne segitzea ere, bere bazkide eta lagunen ongizate eta segurtasuna lehentasun. Jakina denez, joan den ostiralean, Boisen bost urtero egin ohi den Jaialdi euskal jai erraldoiko antolatzaileek ere, euren hitzordua 2020etik hona bi urtez segidan urterik urte atzeratzen joan ondoren 2022koa ere behin-betiko kantzelatu eta txandapasa egingo dutela adierazi zuten, 2025eko edizio arrunterako deia eginez.

Txoko Onak urte amaiera arte arte kantzelatu dituen bi ekitaldi jendetsu nagusiak elkartearen ohiko bi saio dira, azaroko afaria eta urteroko abenduko Eguberri Jaia. Elkarteak eutsiko dio momentuko 2022an sartu ondoko lehenengo bilkurari, alegia urtero urtarrilean egiten duen Urteko Batzar Nagusiari, kasu honetan urtarrilaren 30ean, igandea.

Pandemiako lehenengo urteko konfinamendu eta ekintza bertanbeheratzea bere instalazioak polito handitu eta hobetzeko baliatu zituen Txoko Onak, lokala errentatzea baita daukan diru-sarrera garrantzitsuenetako bat. Instalazioek, barne eta aire libreko aretoak, sukaldea eta gela gehiago, patioa eta berdegune zabala baitaratzen dute. 

Txoko Onak urtarrilean egitekoa duen Batzar Nagusiak Zuzendaritza Batzordeko hiru batzordekide berrituko ditu. Hautagaiak aurkezteko epea zabalik dago. Hona nortzuk osatzen duten egungo Batzordea:

-Lehendakari: John Lejardi
-Lehendakariorde: Lori Aguirre
-Batzordekide: Marc Asumendi
-Batzordekide: Lisa Cowger
-Batzordekide: Clay Haylett
-Batzordekide: Matt Landa
-Batzordekide: Danny Uranga

Danny Uranga diruzain ere bada, LeAnda Uranga idazkari eta Amaya Aguirre webmaster.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia