euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Hilario Olazaran’ taldea sostengu bila txistu-danbolin eta alboka irakasteko online & aurrez-aurre Hego Amerika osoan

2026/03/16

Hego Amerikan txistu-danbolina edo alboka jotzen ikasi nahi? Bat egin Hilario Olazaran taldearen 2026ko eskaintzarekin
Hego Amerikan txistu-danbolina edo alboka jotzen ikasi nahi? Bat egin Hilario Olazaran taldearen 2026ko eskaintzarekin

PUBLIZITATEA

Santiago, Txile. Hamabost urte baino gehiago daramatza ‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’k (sic) bere herrialdean euskal musika zabaltzen, eta urrats berri bat eman nahi du orain. Txistu, danbolin eta alboka klaseak eman nahi dituzte, euskal etxeetan ezezik, kontserbatorio, musika eskola, ikastetxe eta unibertsitateetan ere. Hori egiteko, ordubeteko banakako klaseak ematea eskaini nahi diete ikasleei, taldekako eskolak ematea ere aztertuz. Baina haratago, Hego Amerikako beste herrialde batzuetan ere (Uruguai, Argentina, Peru…) klaseak euskal etxeen bidez antolatu nahi lituzkete. Kasu hauetan, ordubeteko banakako klaseak online, eta agian hilabetean behin edo bitan aurrez aurreko elkarretaratzeak ere antolatuz..

Proiektua aurrera eraman ahal izateko, interesa duten euskal etxeek eta bestelako erakundeek beren babesa eta parte hartzeko konpromisoa adierazi beharko dute gutun baten bidez (jaitsi konpromiso-gutuna hemen). Gutun hori emailez bidali beharko da angelespinozacaceres99@hotmail.es helbidera apirilaren 30a baino lehen. Gutunetan jasotako informazioa ezinbestekoa izango zaie antolatzaileei Eusko Jaurlaritzari eta euskal kultura zabaltzeko helburua duten erakundeei proiektua martxan jartzeko dirulaguntza eskatzeko.

‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Taldea’

Eskarmentu handiko musikariek osatzen dute Hilario Olazaran folklore talde txiletarra, hala nola Frantzian ikasitako Pablo Tellez akordeoi-jotzailea; Txileko Antumapu balleteko lehenengo dantzaria den Nahuel Aspe Escárate; eta ‘Hilario Olazaran’ taldearen sortzailea den Angel Espinoza Caceres txistulari eta albokaria. Hamabost urte hauetan, hainbatetan ibili izan dira hamaika ekitalditan euskal musikaren eta euskal kulturaren ordezkari ‘Hilario Olazaran Txileko dantza eta txistu Talde'ko lagunak: Folklorearen Nazioarteko Egunean, antzineko musika topaketetan, erdi aroko azoketan eta Santiagon, Valparaison eta Viña del Mar-en egindako kalejiretan, leku eta ekimen batzuk aipatzearren.

- Argibide gehiago eskatzeko, idatzi angelespinozacaceres99@hotmail.es helbidera
- Hilario Olazaran Taldea Instagram-en, hilario.olazaran.txile



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia