euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Goretti Dañobeitia lezamarra Venezuelan eta Costa Rican haur eta nerabeen esplotazioaren aurka lanean

2010/04/06

Goretti Dañobeitia
Goretti Dañobeitia

PUBLIZITATEA

Pare bat egun dira Nikaraguatik itzulia dela, baso eta ibai handiz inguratua. Bere lanak eremu tropikaletatik ibiltzen ohituta dauka. Goretti Dañobeitiak Lanaren Nazioarteko Erakundearentzat egiten du lan, Haurren Lana Desagertarazteko Nazioarteko Planean eta bertako Komunikazio arduraduna da Ertamerika, Haiti, Panama eta Dominikar Errepublikarako. Azken hiru urteotan gobernu, sindikatu eta ugazaben elkarte artean dabil "haur eta nerabeen esplotazioa desagertarazi nahiean, bizitzeko aukera bat emateko" helburuaz lanean. Bere koartel nagusia Costa Rican ezarria du 31 urteko bizkaitar honek, 2006tik. Bertan lagunak egitea erraza ez dela, eta gizarte harremanen zama familiari dagokiola dio.

Bilbo, Bizkaia. Ikasketaz kazetaria, Musika Kontserbatoriotik ere pasea, EITBn egin zuen lan eta baita EHUko Udako Ikastaroetan ere. Venezuelarako jauzia emateko aukera Eusko Jaurlaritzak Caracasen daukan Eguzki Kooperazio Institutuaren bidez heldu zitzaion eta 2004an bertara joan zen GKEen eta euskal kooperanteen lanak segitzera. Laketu zen, nahiz eta talka handia ekarri zion baita ere ordura arteko bizimoduak eta Caracasen bizi izan zuenak. Hiriburu venezuelarreko Eusko Etxean euskara eskola-emaile ere aritu zen.

Venezuelako argi berezia azpimarratzen du Gorettik. Bizkaie buletinari Venezuelak bihotza ohostu ziola adieraziko zion pixkat geroago. Caracaseko segurtasun gabezia ere aipatzen du, eta 'balaserak'.

Geroztik, UNESCOn eta azkenok OITen ibilia da lanean, Hego Ameriketan beti ere. Costa Rican dabil gaur egun, haur eta nerabeen lan esplotazioa ekiditeko plan batean, komunikazioa arduradun. Hori guztia kontatzen du joan den asteburuan El Correo egunkariak gaztelaniaz argitara eman duen honako elkarrizketan. Lehenago, beste idazlan hau emana zuen argitara Bizkaiek, euskaraz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia