euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Formakuntza praktikoa nahi duzu artisau bilakatzeko? Ikasturtea zabaltzen dabil Debako Arte Eskola

2010/09/22

Debako Arte Eskolako gaien eskaintza adierazten duen afixa
Debako Arte Eskolako gaien eskaintza adierazten duen afixa

PUBLIZITATEA

Artisau teknikak praktikatu eta ikasi nahi dituzu, eta zeure bizimodua --nork daki-- zeramikagile gisa, brontzea lantzen, egurra edo harria zizelkatzen edo metalak grabatzen atera? Debako Arte Eskola aukera polita eta bakarra da zaletasun duzun horretan trebatzeko, teknikak modu erabat praktikoan ikasteko eta, nahi edo behar izanez gero, etorkizun profesionala ere hemendik bideratzeko. Sartzeko ez da titulurik eskatzen, 16 urtetik gorakoa izatea besterik ez. Diasporako lagunak ongietorriak dira. Ikasturtea irailaren 26an hasiko da.

Deba, Gipuzkoa. Debako Arte Eskolak irailaren 26-27an hasiko ditu klaseak, arloaren arabera, eta urriaren 4erako 'ateak zabaltze' egun bat iragarri du, eskola gertuagotik ezagutu eta bertan ari diren ikasle eta irakasleen jarduna nondik nora doan zuzenean ikusiz eta eurekin hitz eginez Eskolak eskaintzen duen formakuntza artisau eta praktikoa zer den hobeto atxeman dezaten hortan interesa izan dezaketenek.

Eskolak Oteizak sortu zuen Debako Arte Eskolarainoko erroak ditu, duela 29 urte birfundatua izan ondoren geroztik praktikotasunean oinarritzen diren klaseak eskaintzen dituela, bereziki zeramika, zizelkatzea harrian eta egurrean, grabatu kalkografikoan eta brintzearen fundizio artistikoan.

Ikaslearen trebakuntza  pertsonala lortzea

Ikasleari formakuntza praktikoa ematen zaio lehenengo eskola egunetik. Ez da beharrezkoa aurreko titulu edo formakuntzarik. Ikaslea ariotzeari lotzen zaio eta bere gaitasunak lantzen ditu, formakuntza pertsonala bideratu arte. Klaseak talde txikietan dira eta, horrexegatik, ikasle bakoitzari arreta pertsonalizatua ematen zaio. Ikusmolde honetako eskola bakarra da inguruan eta artisautzara hurreratu nahi duen ororentzat dago zabalik, eskaera bakarra ikasleak 16 urteak beteak izatea izanik. Diasporako ikasleak ongietorriak dira.

Eskola tailerretan dago antolatua eta asteko lau egunez alor bakoitzeko praktika eskaintzen da, eta egun batez teoria, baina hau ere oso modu ezohikoan, argazki eta diapositibekin artea landuz. Ikasturtea irailetik ekainera artea bada ere, badira tailer laburragoak, arratsaldekoak, udakoak eta tailer irekietan parte hartzeko aukera ere. Ekainera arteko ikasturteko matrikulak 690 euro balio ditu, klaseetan erabiltzen diren tresna eta baliabide guztiak barne. Lortzen den tituluak izen ona du naiz eta ofizialtasunik ez duen. Bertatik ateratzen direnetako askok aise lortzen dute lana.

-Xehetasun gehiago www.debarte.net webgunean edo (34) 943 191804 telefonora deituz.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia