euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bidarraiko herriak eta Euskal Herriko eta Ameriketako bere lagunek Frederic Fuldain omenduko dute igandean

2007/07/06

Frederic Fuldain Euskal Etxerako landu zuen tximiniaren aurrean (Joseba Etxarri argazkia)
Frederic Fuldain Euskal Etxerako landu zuen tximiniaren aurrean (Joseba Etxarri argazkia)

PUBLIZITATEA

Momentu bereziak biziko dira hain segur heldu den igandean Bidarrain, bertako Herriko Etxeak, Euskal Kultur Erakundearekin (EKE), San Franciscoko Euskaldunekin eta Bidarraiko Otxaldetarrak batasunarekin bateginik, Frederic Fuldain herriko semeari eginen dioten omenaldian. Iaz San Franciscon hil zen Fuldain gazterik joan zen AEBetara --Bakersfieldera eta fitexko San Franciscora-- eta lan ederra egin zuen Kalifornian San Frantziskoko euskal komunitatearen eta Euskal Etxearen alde. Omenaldiko partaideetako multxo bat Ameriketatik etorriak izanen dira, Frederic lagunaren ohoratzeko.
Aita bizkaitarra eta ama Buenos Airesen sortu euskalduna, Frederic Fuldain (Bidarrai, 1929-San Frantzisko, 2006) pertsona arras apreziatua izan zen San Frantziskoko euskaldunen artean. Lan handia egin zuen Euskal Etxearen alde eta ekimen askoren erdian ibili zen, aitzindari eta egile gisa, hala nola San Frantziskoko Zazpiak Bat dantza taldea, San Frantziskoko Klika, mus eta pilota txapelketak. Artisau eta zurgin gisa ere nabarmendu zen, egurra euskal moldeko doseinuz zizelkatu eta lan ederrak egin baitzituen, horien artean preziatuena seguruenik Euskal Etxearentzat egin zuen kebide edo tximini-sutondoa, Euskal Herriko zazpi probintzien armarriekin egurrean xarmantki eginak. 30 urtez San Franciscoko Euskal Etxeko ohorezko presidente izan zen, iazko urtarrilean zendu zen arte.


EGITARAUA

-10:30etan: Meza, Bidarraiko parrokian aita Jean-Pierre Cachenaut apezak emanik. Jakina denez, zortzi urtez izan zen aita Cachenaut Estatu Batuetako euskaldunen omonier edo kapelau. Ederki ezagutzen zuen berak Frederic

-11:30etan: Hitzezko ohoratzea eta oroitarria pausatzea, San Frantziskoko Euskaldunen eta Bidarraiko Euskal Etxearen eskutik.

Dantzariak ere izanen dira, dantzari izan zen Frederic-en ohoretan: Battit Crouspeyre eta Ramuntxo Bidart

Bertsolariak: Mizel Mateo eta Johnny Curutchet

-13:00etan: Herri bazkaria. Bazkalondoan, Kantiruki taldea, bertsolariak eta Frederic Fuldaini buruzko bideo eta argazkiz eginiko aurkezpen bat, Philippe Acheritogaray-ren eskutik.

-15:00etan: Plazan, pilota partida. Etchevers (Irisarri) eta Caldumbide (Itsasu), Garateix (Ainhize-Monjolose) eta Nobliaren (Biarritze) kontra.


LOTURA INTERESGARRIAK

Frédéric Fuldain Eguna Bidarrain
www.eke.org webgunean

Kaliforniako euskaldunek bost lagun ohoratu zituzten
EuskalKultura.com-en 2006ko azaroaren 18an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia