euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Picassok 'Guernica' margoa prestatzeko egin zituen marrazkiak ikusgai Bakearen Museoan asteartetik aurrera

2007/07/06

Pablo Ruiz Picassok Guernica prestatzeko koloretan egin zuen marrazki bat
Pablo Ruiz Picassok Guernica prestatzeko koloretan egin zuen marrazki bat

PUBLIZITATEA

2007ko uztailaren 10etik irailaren 30era, Gernikako Bakearen Museoan Picassoren Guernica prestatzeko 23 zirriborrok eta 'Ama haur hilari deutsola' egindako olioak osatutako erakusketa aparta izango da ikusgai. Lan guztiak Madrilgo Centro de Arte Reina Sofia Museo Nazionalak aldi baterako utzitakoak dira, bonbardaketaren 70. urteurrena dela eta. Museoak, ordea, ez du 'Guernica' margoa herri bizkaitarrera eramatea onartu, garrioan izan ditzakeen kalteengatik.
Polemika latza sortu ostean azkenean Pablo Ruiz Picassoren ‘Guernica’ margolanaren izpiritua Gernikara heldu da. Ezinezkoa izan da margo originala Gernikan ikusgai jartzea, artelan hau gordetzen duen Madrileko Reina Sofia Arte Museoak ez duelako utzi nahi izan. Museoko arduradunen esanetan kuadroaren egoera oso delikatua da eta kalteak jaso ditzazke lekualdatzean.

'Guernica' mitikoaren ordez, Reina Sofia museoak Picassok margoa prestatzeko egin zituen marrazki eta zirriborroak utzi dizkio Gernikako Bakearen Museoari. Bonbardaketaren berri izan eta gutxira, 1937ko maiatzaren 1ean eta ekainaren 4aren artean margotu zituen Picassok marrazki hauek. Artista malagatarraren 23 zirriborro eta ‘Ama mutiko hilarekin’ olio margoak osatzen dute erakusketa.

[Goiko irudian Picassok Guernica margoa prestatzeko egin zuen beste zirriborroetako bat]

Marrazkiak kamioi berezi batean ekarri dituzte Gernikara, tenperatura jakin batean eta segurtasun neurri zorrotzez gordeta. Egunotan marrazkiak eskegitzen ari dira. Erakusketa Bakearen Museoko bigarren solairuan egongo da, zirriborroak kronolojikoki antolatuta. Inaugurazio ekitaldi ofiziala datorren asteartean bertan izango da eta Euskal Herriko agintari ugari bilduko dira, nahiz eta Ibarretxe lehendakariak ezin izango duen, bidaia batean dagoelako. Erakusketa Gernikako museoan, irailaren 30a bitartean izango da ikusgai.


Lotura interesgarriak

Bakearen Museoa, Gernika
www.museodelapaz.org

Anita Glesta artistak Gernikari omenaldia egin dio NYen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko ekainaren 13an

Gernika gogoratuz munduan zehar 70. urteurrenean
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 27an

Euskal etxeek bat egiten dute Gernikaren 70. urteurrenarekin
Publicado en EuskalKultura.com el 24 de abril de 2007

Reina Sofia Museoak ez du Guernica lekuz aldatzeko baimenik eman
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko ekainaren 23an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia