euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko Euzkaldunak-eko eko kideak elkartearen 62. urteurrena ospatu dute apirilean bertako Euskal Etxean

2011/04/26

Boiseko Euskal Etxeko afarirako prest dagoen mahaia, euskal-amerikar apaingarriak tarteko.
Boiseko Euskal Etxeko afarirako prest dagoen mahaia, euskal-amerikar apaingarriak tarteko.

PUBLIZITATEA

Boiseko Euzkaldunak taldeko lagun talde batek hartu du parte elkarteak hilabetero antolatzen duen afarian, kasu honetan apirilekoa berezia izan delarik, elkartearen urtemuga ospatzen duena izan baita: 62 udaberri bete ditu aurten Boiseko Euzkaldunak-ek. Euzkaldunak izenpean Boiseko Euskal Etxea dago, Idahoko euskal elkarte garrantzitsuena eta Estatu Batuetako Mendebalde osoan aktibo eta emankorrenetakoa dena. Urtebetetzeko afari eta festa larunbatez, apirilaren 16an, egin zen Grove Kaleko egoitzan. Aiztan Artean taldeak antolatu zuen afaria eta Jesus Alcelay sukaldari oñatiarrak eta bere laguntzaileek prestatu zuten janaria.

Boise, Estatu Batuak. Beste hilabetetan baino jende gehiago etorri zen 60. Urteurrenaren Afarira larunbatean. Afari honi Briska Afaria deitzen diote eta orain Urteurreneko Afaria ere izendatu dute. Euzkaldunak taldeak 60. urteurrena ospatu zuen 2009an. Zuzendaritza Batzordeak erabaki zuen urteurrena urtero ospatzea.

Arratsaldeko 6etan ireki zituzten jantokiko ateak eta afaria 6:30etan hasi zen. Menuko gutizi izan diren entsalada, arrain zuria Oriotar erara, saiheskiak, euskal arroza, barazkiak, ogia eta gurina, eta amaitzeko Brazo Gitano mahaiburuko gisa. Ardoa, kafea eta likorea ere barne.

Afaria bukatu ondoren, euskal etxeko bazkideek mahaiak erretiratu zituzten berbena edo dantzaldiari leku egiteko. Boise bertako Amuma Says No musika talde ezagunak jo zuen eta jaiak goizeko ordubiak arte iraun zuen, 8:30etan hasita. Jendeak oso ondo pasa zuen kanta eta dantza egiten, euskal etxe barruko berotasuna gainditu behar izan bazuen ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia