euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bazko astelehena denez, Sarako Idazleen Biltzar eguna da gaur, EuskalKultura.com bertan dela

2011/04/25

Sarako Idazleen Biltzarreko iazko edizioko ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com)
Sarako Idazleen Biltzarreko iazko edizioko ikuspegia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Bazko astelehena da gaur, jai eguna, eta urtero bezala Sarako (Lapurdi) herria euskal idazleen, irakurleen eta, oro har, kulturzaleen elkarretaratze gune bilakatuko da egun osoan, goizeko hamarretatik aurrera, Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioa gauzaturik. Bereziki Ipar Euskal Herrian hondarreko urtean atera diren liburu eta disko emaitzak bildurik ezagutu nahi dituenak, Saran dauka aukera ona. Azken urteotako ohiturari segituz, EuskalKultura.com ere bertan izango da, bere stand-arekin, euskal diasporaren lekukotasuna emanez azokara hurbilduko duren guztiei. Agurtzen gaituzten irakurleei saritxo bat emango diegu.

Sara, Lapurdi. Gaur astelehena goizeko hamarretan irekiko ditu ateak Sarako Idazleen Biltzarraren 28. edizioak. Goizeko hamarretatik arratsaldeko bostak edo seiak arte, eguna nola doan ikusirik, egongo da zabalik. Ohi bezala, dozenaka liburu aurkeztuko dira stand-etako mahaien gainean, euskaraz zein frantsesez. Baita diskoak ere. Aurtengo izenburu berrien berri izan nahi duenak, hemen begira dezake.

Azokarekin batera, egun osoan, Agosti Chaho-ri buruzko erakusketa bat egongo da zabalik azokaren arteoan, Firmin Arkotxa ikerlariaren eskutik, aitzindari xiberotarraren sortzearen bigarren mendeurrenaren karietara. Bestenaz, egun osoan egingo diren ekitaldien egitaraua eskuratu nahi duenak, hemen egin dezake.

Oparitxoa EuskalKultura.com-eko irakurleei

Azkeneko urteotan bezala, EuskalKultura.com ere Saran izango da gaur, bere stand-arekin, gure Diasporaren lekukotasuna emanez bertara hurbiltzen den publikoari. Stand-ean, besteak beste, NABOko materiala, egutegiak eta liburuak egongo dira, tartean gure zuzendari Joseba Etxarrik Estatu Batuetako euskaldunez eta Txilekoez idatzitakoak. Gure irakurleen bisitak oso ongietorriak izango dira. Aukera baduzu, hurbildu zaitez eta identifika zaitez irakurle gisa. Oparitxo bat emango dizugu.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia