euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko 'Amuma Says No' euskal banda, gonbidatuta Washingtongo Kennedy Center-en jotzera uztailean

2010/06/30

Boiseko 'Amuma Says No' euskal taldea Idahoko hiriburuko 'Basque Block' delakoan jotzen (argazkia EuskalKultura.com)
Boiseko 'Amuma Says No' euskal taldea Idahoko hiriburuko 'Basque Block' delakoan jotzen (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Boiseko 'Amuma Says No' euskal bandak gonbidapena hartu du uztailaren 14ean bere euskarazko errepertorioarekin Estatu Batuetako hiriburuan bi emanaldi egiteko, Kongresuaren Liburutegiko aretoetako batean lehena, eta Kennedy Center-en bestea. American Folklife Center-ek antolatutako emanaldiak dira, Estatu Batuetako musika aberastasuna bildu eta erakusteko helburua duten ekimenak. Eguerdiz egingo da AEBetako Kongresuko Coolidge Entzutegian izango dena, eta ordu batzuk geroago, seietatik aurrera, Kennedy Center famatukoa, biak Washington DCn.

Boise, Idaho, Estatu Batuak. 'Amuma Says No' (Amumak ezetz dio, nahi du esan, euskanglish-ez) Boiseko euskal giroetan jaiotako taldea da, bertan aurretik sortutako taldeen (Ordago, Gaupasa...) nolabaiteko segida hartu eta urrats propioak eman dituena. Bere kideetako batzuk euskaradunak ditu, eta ahots eta lider duen Jill Aldapek ederki asko eta intentsitate handiz kantatzen ditu, euskara onean, euskal kantuak, izan tradizionalak edo garaikideak. Jill-ekin batera taldekide dira: Dan Ansotegui, trikitixan; Sean Aucutt, panderoan; Spencer Martin, baterian; Rod Wray, baxuan; eta Micah Deffries, gitarra.

Washingtongo aipatu emanaldiez gain, taldea emanaldiz betetako uztail batean sartua da. Aste honetan bertan, ostegunean, Boiseko 'Leku Ona' euskal jatetxean joko du; larunbatean, Nevadako Elko herriko euskal jaietan; igandean, Elko bertako 'Star Hotel' euskaldunak mende bat betetzen duela-eta antolatutako dantzaldi eta festan; hilabete azkeneko Jaialdin ere egunero izango ditu emanaldiak...

-'Amuma Says No' webgunea: www.amumasaysno.com
-El grupo en MySpace: http://www.myspace.com/amumasaysno
-En Facebook: www.facebook.com/pages/Amuma-Says-No/21088496073
-Festival Jaialdi de Boise: www.jaialdi.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia