euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

AEBetako euskara irakasleek Boiseko Basque Museum-en egin zen Euskara lantegian parte hartu zuten

2010/12/01

Aitzol Azurtza eta Izaskun Kortazar Halloweenerako komun mozorroa aukeratu zuen Luke-kin (argazkia IKortazar)
Aitzol Azurtza eta Izaskun Kortazar Halloweenerako komun mozorroa aukeratu zuen Luke-kin (argazkia IKortazar)

PUBLIZITATEA

2010eko NABOren Euskara Lantegia Boisen egin da, joan den azaroaren 10ean. AEBetako euskal etxe askotako euskera irakasleak bildu ziren bertara eta egun osoko tailerra egin zuten. Izaskun Kortazar NABOko Euskara Koordinatzailea izan zen lantegiko irakaslea eta berak gidatutako ikastaroak gramatika, lana eta jolasa uztartu zituen. Florida, Nevada, Kalifornia eta Denver-etik etorri ziren irakasleek, Boiseko euskara irakasleak eta Boise State Unibertsitateko ikasleak izan zituzten lagun tailerrean.

Boise, Idaho, AEB. Urtean behin AEBetako euskara irakasleak egun bateko barnetegi edo tailer berezia egiten dute, euskararen arlo desberdinetan sakontzeko eta esperientziak partekatzeko. Iazkoa Boisen izan zen, gaitzat 'Jolasean irakatsi' harturik. 2008koa, berriz, Salt Lake City-n eta bertan irakasleek 'Zer irakatsi eta nola irakatsi' gaia hartu zuten hizpide. Aurten lantegia Boisen egin da berriz ere, eta lehendabiziko aldiz Boise State University-ko ikasleek ere parte hartu ahal izan dute bertan.

Ikasle eta irakasleak goizeko 9tan bildu ziren Boiseko Basque Museum-en, gosaria elkarrekin egiteko. Ondoren,  aurkezpenak egin eta lantegiari ekin zioten. Izaskun Kortazarrek odatorren stiral honetan egingo den Euskararen Eguna ospatzeko ideiak eman zituen, eta irakasleei bakoitzari bere euskal etxean saltzeko euskal logodun motxilak eta ur botilak banatu zizkien. Salmenta horien dirua euskara ikasleak Euskal Herrira barnetegi batera bidaltzeko erabiliko du NABOk.

Segidan, NABOko euskara teknikariak gramatika akatsak azaldu zituen eta material berria banatu (Ulibarriren 3. mailako liburua eta euskal kantuen liburuxka bat). Kortazarrek iazko lantegiaren DVD bana ere eman zien irakasleei (DVDa Chris Murua euskara ikasleak grabatu eta editatua da). Miamiko euskara irakasleak, Aitzol Azurtzak, Gabonetako kantak banatu zizkien irakasleei, bakoitzak bere ikasleekin lantzeko. Bazkaria Leku-Ona jatetxean egin ostean, klasera bueltatu eta ariketa praktikoak egiten eta jolasen bidez ikasten jarraitu zuten partehartzaileek.

Lantegia 20:00tan bukatu bazen ere, euskara praktikatzeari ez zioten utzi irakasle zein ikasleek, izan ere, lehendabizi Gernika tabernan eta gero berriz Leku-Ona jatetxean jarraitu baitzuten gaua, euskal estiloan. Mahaiaren bueltan bilduta, euskal kantuak abesten aritu ziren, Benito Lertxundiren 'Bizkaia Maite'-tik hasi eta Hertzainak-en 'Aitormena' edo Exkixu-ren 'Loretxoa' ere errepasatuz.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia