euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritzak antolatuko du irail-urrian AEMI Batzarra: epea ireki da lanak aurkezteko diasporez eta sorterriez

2021/03/24

Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide
Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bidez, 2007tik da AEMIko kide

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile egingo da 2021eko irailaren 29tik urriaren 3ra Donostiako Miramar Jauregian AEMIren (Association of European Migration Institutions - Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) 31. Batzarra, "Diasporen eta euren jatorri-herrialdeen arteko harremanak: migrazio berriak, itzulera mugimenduak eta testuinguru historikoa (erroak)" gai eta izenburupean. Antolatzaileek zabaldu dute dagoeneko bertan ikerketa, gogoeta eta txostenak aurkezteko epea.

Iazko Batzarra pandemiaren karietara bertan behera geratu zela kontuan izanik, aurtengo gaia zabalagoa egitea erabaki dute antolatzaileek, itzulera barne. 2021eko Batzarrak, beraz, aterki irekiagoa eskaintzen saiatuko da ikertzaileei, berez AEMIren ikuspegia jatorrizko herrialdeena bada ere.

Aurkezpenak hiru motatakoak izango dira:

-Hizlari bakarreko aurkezpenak: gai bakar baten inguruan bakoitzak hizlari 15 minutuko tartea izango du, normalean hiru pertsonek osatutako paneletan, beraz orotara 45 minutu paneleko. Aurkezpenek edozein formato edo arte mota baitaratu ahal izango dute

-Tailerrak: tankera desberdinekoak izan daitezke, baina antolatzaileek partaide esanguratsuak gonbidatu ahal izango dituzte elkar eragitea eta partaidetza gauzatzea ezaugarri izango duten saio hauetara. Gehienez 30 minutukoak

-Mahai-inguruak: antolatzaileek partaide esanguratsuak gonbidatu ahal izango dituzte mahai-inguruetan eta jendaurre debateetan parte hartzera

Batzarraren hizkuntza ingelesa izango da eta Donostiako Miramar Jauregia izango du egoitza. Saioak online ere segitu ahal izango dira. AEMIko kideek doan izango dute parte hartzea eta kide ez direnak ere ongi etorriak izango dira.

Hizlari parte hartu nahi dutenek 200-300 hitzeko laburpen bat bidali beharko dute apirilaren 30rako beranduen Benan Oregiri (Oregi@euskadi.eus) edo Naiara Bedialaunetari (N-bedialauneta@euskaldi.eus), kurrikulum labur bat ere erantsiz.

Bigarrenez ari da Eusko Jaurlaritza antolatzen AEMI Batzar bat. Aurrekoa 2010an izan zen, Bilbon.

-Batzarrari eta aurkezpenei buruzko argibide gehiago, AEMiren webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia