euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eusko Jaurlaritza Europako Migrazio Erakundeen Elkartea Danimarkan egiten ari den bileran da

2011/09/30

AEMIren topaketa Aalborg hiriko Utzon Center gunean ari dira egiten (Argazkia AEMI)
AEMIren topaketa Aalborg hiriko Utzon Center gunean ari dira egiten (Argazkia AEMI)

PUBLIZITATEA

Iragan ostegunean hasi eta igandea bitartean, AEMI elkartea urteroko bilkura egiten ari da Danimarkako Aalborg hirian. Bertara bildu dira elkarteko ordezkariak: Europako eta munduko 25 bat herrialdeetako erakunde, museo eta emigrazio ikerketa zentro. Eusko Jaurlaritza elkarteko kide da 2009az geroztik, eta bera izan zen iaz Euskal Herrian egin zen bilkura nagusiaren antolatzailea. Benan Oregi, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako saileko teknikaria Danimarkan da, euskal gobernua Zuzendaritza Batzordeko kide denez.

Aalborg, Danimarka. AEMI emigrazio historikoa aztertzen duten europar erakunde, museo eta fundazioen elkartea da. Bertan emigrazio historikoaren sorburu izan diren 25 bat herrialdek dute ordezkaritza. Horietako bat da Eusko Jaurlaritza, eta harreman hauen bitartez eskuratzen duen informazioa eta esperientzia etorkizunean Diasporaren Euskal Museoaren proiektua gauzatuko balitz erabiltzea, da partaidetzaren helburua.

Jaurlaritza orain dela bi urte sartu zen elkartean, eta iaz, gainera, urteroko bilkura antolatu zuen, Bilbon. Topaketa hartan migrazioen ikerketan teknologia berrien eragina izan zuten hizpide elkartekideek.

Aurtengo bilkura Danimarkako Aalborg hirian ari dira egiten, eta, asteazken gauaz geroztik, bertan da Benan Oregi, Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako saileko teknikaria eta AEMIko Zuzendaritza Batzordeko kidea. "Azken urtebete honetan zer pasatu den, ze aurrerapenak egin diren, ze ideia eta proposamen berriak sortu diren"aztertu ahal izango dutela azaldu dio Oregik Euskalkultura.com-i. "Beti ateratzen dira gauza interesgarriak atzera etxera ekartzeko, aurretik ere hala gertatu baita".

-Aalborg-eko bilkuraren egitaraua AEMIren webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia