euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Behin-behineko datuekin, Venezuelako lurrikarek bana hildako, desagertu eta eritu utzi dituzte euskal komunitatean

2026/06/25

Euskal familiak euren kide desagertuen bila sare sozialetan: lehen laukian, Olalde-Solabarrieta senaz-emazteak, bigarrenean Coro Barriola
Euskal familiak euren kide desagertuen bila sare sozialetan: lehen laukian, Olalde-Solabarrieta senaz-emazteak, bigarrenean Coro Barriola

PUBLIZITATEA

Caracas, Venezuela. Venezuela zorigaiztoko albiste bilakatu zen asteazkeneko 18:04etan —bertako ordua, Euskal Herriko gauerdian— bi lurrikara garrantzitsu (lehena 7,2koa Richter eskalan eta bigarrena handiagoa, 7,5ekoa) bata bestearen 39 segundotara jazo zirenean, Goiz da oraindik datuak emateko, baina lehenengo usteek aurreikusten dute milaka asko izan daitezkeela etxe birrindu eta hondakinen artean hildakoak. Bertako euskal Komunitatean, Caracasen, San Bernardinon, Alazne Solabarrieta zendu dela baieztatu da, bere senar Koldo Olalderekin batera bizi zen eraikina gainean erorita.

1937ko gerra garaian Ondarroako alkate izandako Jose Maria Solabarrietaren biloba zen 65 urteko Alazne, bertan jaiotako euskal venezuelarra, duela lau bat hamarkada bat urte Venezuelara erbesteratuta iritsi zen 68 urteko Koldo Olalde azkoitiarraren emaztea, bi alabaren guraso izanik, Alazne eta Ilargi. Oso ezagunak ziren,  'Pakea', Caracasaldeko onenetakoaren fama zuen jatetxea gobernatu baitzuten hainbat urtez El Ávilan. Txistu ezizenarekin ere ezaguna, Eusko Etxeko hainbat ekitalditan ibiltzen zen txistulari.


Senar-emazteak, lurrikararen bila euren bila ari zirenean. Alaznek ez zuen lortu, Koldo ospitalean da


Lerro hauek idatzitakoan, ostegun iluntzean, desagertuta dagoen Coro Barriolaren bila ari da bere familia

Lurrikaran ondoren Koldo zaurituta baina bizirik irten zen eta emaztearen bila aritu zen euren etxeko hondakinen artean. Geroago jakingo zuen zorteak ez ziola lagundu eta Alazne bertan hil zela. Senarra bera ohatilan eraman zuten ospitalera. Kolpatua, baina ondo omen dago, fisikoki. Momentu horretan ez zegoen euskal komunitatean beste inoren heriotzaren eta desagerpenaren berririk.

Geroago, ordea, euskal komunitateko beste pertsona bat dAgoela zabaldu da, eta familia bila ari dela, besteak beste sozialetan, Coro Barriola, La Guairan, donostiar jatorriko familia bateko kide, bere etxea ere eroria. Caracasko Eusko Etxeko lehendakari Ibane Azpiritxagak hala baieztatu du, bolondresak batzen ari direla erreskate lanetan laguntzeko esanez.

Gure doluminak eta elkartasunik handiena euren familiei eta venezuelar herriar. Caraboboko Eusko Etxetik esan digute kalte pertsonal edo materialik ez dutela jasan;  Caracaseko EEa ere ez dela bere instalazioetan kaltetua suertatu.



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia