euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herriko baserriei eta euskal musika tresnei buruzko erakusketak Rosarioko Kultur Etxeetan ikusgai

2009/09/09

Luis Maria Barrandeguy Euskal Etxeko batzordekidea, Claudio Esnal Euskal Etxeko lehendakaria eta Barrutiko Kultur Koordinatzailea, Stella Ardel, argazki erakusketaren inaugurazioan (argazkia RosarioEE)
Luis Maria Barrandeguy Euskal Etxeko batzordekidea, Claudio Esnal Euskal Etxeko lehendakaria eta Barrutiko Kultur Koordinatzailea, Stella Ardel, argazki erakusketaren inaugurazioan (argazkia RosarioEE)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak eta Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' erakusketak ekarri dituzte Argentinara bertako publikoaren eskueran jartzeko. Herri askotan euskal etxeetako aretoetan egon dira argazki-bildumok ikusgai. Rosarion, berriz, erakusketak Udaleko Erdigune Barrutian aurkeztu eta bertan egon dira abuztuko bigarren hamabostaldian. Irailaren 1etik aurrera hiriko zenbait kultur etxeetarainoko jauzia ari dira egiten, erakusketa ibiltari gisa. Irekiera ekitaldiak anitz jende bildu zuen eta Barrutiko Kultur Koordinatzaileak biziki eskertu zion Zazpirak Bat Euskal Etxeari 'hain garrantzitsuak diren erakusketa hauen aurkezpena Udaleko aretoan egitea'.

Rosario, Argentina. Erakusketon asmoa, Euskal Herriko ohiko baserriei buruzko eta euskal musika tresna tradizionalei buruzko ezagutza zabaltzea da. Eta Argentinan, euskal etxeetako munduan dabiltzan lagunek normalean badutenez euskal ikur haueen irudikapenik edo ideia orokorrik, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko kideek argazkiak euskal etxetik kanpo ateratzea erabaki zuten, euskal jatorrizkoak ez diren gainontzeko herritarrek ere ezagut ditzaten.

Hori dela eta, 'Euskal Herriko Baserriak' eta 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' izeneko argazki erakusketak aurkezteko, Udaleko Erdigune Barrutia aukeratu zuten Zazpirak Bat-eko arduradunek. Inaugurazioa abuztuaren 14an izan zen, eta erakustaldiari hasiera ofiziala emateko, Barrutiko Kultur Koordinatzaile den Stella Ardelek esker beroak eman zizkion Rosarioko euskal erakundeari, 'hain garrantzitsuak diren erakusketa hauen aurkezpena Udaleko aretoan egitea erabakitzeagatik'.

Claudio Esnal Zazpirak Bat-eko lehendakariak ere hitz hunkigarriz mintzatu zitzaion publikoari eta euskal etxeko Gaztedi Zutik dantza taldeak txalo ugari jaso zituen gaua musika, dantza eta kolorez bete zuenean. Joan den astean, Irailaren lehenarekin, argazki erakusketek udaleko areto hori utzi eta ibilbide bat egiten ari dira, erakusketa ibiltari gisa, hala eskatu duten Rosarioko kultur etxeetan.

Lotura interesgarriak

Herri Musikaren Txokoa
www.herrimusika.org

FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioa
www.fevaonline.org.ar

Zazpirak Bat Rosarioko Euskal Etxea
www.zazpirakbat.com

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia