euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Etxe batzuk ospatzen duten jaia da: online mintegia zuzenean EHtik "Gau Beltza, XXI. mendeko euskal tradizioa?"

2025/10/15

'Gau Beltza' edo 'Arimen Gaua' delakoa urriaren 31ean ospatzen dute Euskal Herrian (argazkia sansebastianturismoa.eus)
'Gau Beltza' edo 'Arimen Gaua' delakoa urriaren 31ean ospatzen dute Euskal Herrian (argazkia sansebastianturismoa.eus)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastián. Hurbiltzen doaz Gau Beltza eta Domusantu Eguna, eta urrunago joan gabe asteazken honetan bertan da ospatzekoa Trujilloko Euskal Etxea bere "Gau Beltza" eta "Sorginen Gaua" topaketa. Beste euskal etxe batzuk, hala nola San Frantziskon, Boisen edota Salt Laken, Halloween behar dute ospatu. Baina, zein ospakizun mota da Gau Beltza delako hau, Euskal Herrian eta bere diasporan gero eta indar handiagoz antolatzenari direna?

"Gau Beltza: XXI. mendeko euskal tradizioa?" izenburupean, Gipuzkoako Foru Aldundiko (GFA) Kultura Ondare Zuzendaritzak, Mintegi batean parte hartzeko deia egin du urriaren 21ean Donostiako Koldo Mitxelena Kurturgunean (egun Santa Teresa Komentuko Ekitaldi Aretoan), fenomeno hau hizpude eta solasgai. Deialdiak berak dioenez, “Gau Beltza” terminoa berri samarra da, oso aspaldiko ohitura bat, kristautasunaren aurrekoa, kristautua eta gaur egun batere kristaua ez den jarduera eta sinesmen-sorta biltzen duena. Esparru kultural oso zabaleko euskal aldaera dela esan dezakegu, euskarazko izena gogoan hartu gabe.


Saioak zuzenean segitu ahal izango dira online urriaren 21ean, asteartea, 9etatik 14etara (EHko ordua) 

"Bertako sustraiak eta kanpoko eraginak kultura euskaldun hiritar batean bildu eta emaitza berriak sortu dituen, eta hein handi batean urtetik urtera sortzen ari den fenomeno soziokulturala da. Folkloretik asko du, baina askoz haratago doa, beste agerpen asko ez bezala gure begien aurrean hazten ari baita. Beraz, pribilegiozko egoeran gaude haren sorkuntza berria eta eboluzioa aztertzeko eta ondare immaterialaren zer-nolakoak eta nondik norakoak aztertzeko eta horri buruz elkarrekin gogoeta egiteko".

Mintegia euskaraz izango da eta goizeko 9:00etan hasi eta 14ak arte luzatuko da, tartean, 11etan, ordu erdiko atsedena eginez 11:30ak arte.

EGITARAUA

  • 09:00. Ongietorria, Goizane Álvarez, Kultura diputatuak; Mintegiaren aurkezpena, Gaizka Arangurenek
  • 09:20. Josu Ozaita, antropologoa, “Itzalitako kalabazen berpiztea” liburuaren egilea.
  • 10:10. Oier Araolaza, antropologo eta kazetaria, dantzan.eus-en arduraduna.

11:00. Atsedena.

  • 11:30. Nekane Martiarena, hezitzailea, Oiartzungo “Gau Beltza” jardunen antolatzailea.
  • 12:20. Taupa Mugimenduak ekoitzitako "Gau Beltza" dokumentalaren aurkezpena: zergatik egin, eta zergatik orain.
  • 13:10. Partaideen eta publikoaren arteko mahai ingurua Gaizka Aranguren bitartekari: "Gau Beltza: sustraitutako tradizio berria?"
  • 14:00. Ondorioak eta amaiera, Xabier Kerexetak, GFAko  Bildumetako eta Museoetako atalburua

Mintegiko saioak zuzenean online segitu ahal izango dira:

Lehenengo zatiko bideoa
Bigarren zatiko bideo



hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia