euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Diasporaren Artxiboa, erakusketa Kaliforniako euskaldunez... VII. Mundu-Batzarreko aurkezpen bereziak

2019/09/27

Urkullu lehendakaria Diasporako delegatuekin hizketan aurreko Mundu-Batzar bateko saioetan
Urkullu lehendakaria Diasporako delegatuekin hizketan aurreko Mundu-Batzar bateko saioetan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Joan den astelehenean programaren berri eman genizuen. Eta hasiak dira iristen Euskal Herrira Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrak nazioarte osotik bilduko dituen lehenengo partaideak. Ohiko saioez gain, ordea, Jaurlaritzako Kanpo Harremanaterako Idazkaritza Nagusiaren baitango Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak beste aurkezpen eta agerpen berezi batzuk prestatu ditu datorren asterako, hala nola Euskal Diasporaren Artxiboa proiektuaren agerpena, Kaliforniako euskaldunei buruzko erakusketa Euskal Museoan, Euskaltzaindiak Diasporako euskaldunei egingo dien harrera eta omenaldia, Diasporako euskaldunentzat esangura berezia duen Iparragirreren Bigarren Mendeurreneko ekitaldi aurrekari bat edota Australiako euskaldunei buruzko Bill Douglass-en liburua, Euskal-Australiar elkarte sortu berria ere bertan dela, besteak beste, Lehendakariarekin eta euskal erakundeekin egingo dituzten saio eta harremanez gain.

Kronologikoki, Mundu-Batzarra ofizialki abiatu aurretik, urriaren 1ean, goizen, egingo da Urretxurainoko bisita eta Iparragirreren jaiotzaren (1820) Bigarren Mendeurrena ospatzeko ekitaldian partaide izateko bidaia. Asteartean bertan, baina iluntzeko 7etan, Euskaltzaindiaren Plaza Barriko egoitzan egingo zaio Omenaldia euskal diasporari, euskararen zabalkundeari eginiko ekarpenagatik.

Asteazkenean, urriaren 2an. Batzarra Lehendakariak goizean inauguratuta, 17:00etan, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren proiektu potolo bat aurkeztuko da, bisita eginez Euskal Diasporaren Artxibora, Euskal Artibo Historikoaren baitan (Maria Diaz de Haro, 3). 20:00etan, Batzarkideen ekitaldi diferente bat izango da egun horretan, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu batean, Euskalduna jauregi berean, izango duten aukera.

Ostegunean, urriaren 3an, Gorka Alvarez Aranburu buru duen Zuzendaritzaren beste proiektu potolo baten aurkezpena, "Euskaldunak Kalifornian" erakusketa inauguratuko baita Bilboko Euskal Museoan, Estatu Batuetako Boiseko Euskal Museoa eta Jaurlaritza partaide, bi herrialdeetako elkarte eta erakundeen ahalegin handi baten emaitza. Bertatik, Euskal Herrian bide bat egin ondoren, Kaliforniako zenbait tokitan ikusia izateko aukera eskainiko dute, datorren udan Boisera iritsi eta uztailean Boiseko Euskal Museoan inauguratua izateko, Jaialdi 2020 garaian bertan ikusgai egonik. 19:00etan.

Ostiralean, urriaren 4an, ekitaldi instituzionaken artean, eta Lehendakaritzan Batzarraren amaiera.ekitaldia egin ondotik, ekitaldi berezia izango da eguerdian Eusko Legebiltzarrean, maiatzaren 27ko 8/1994 Legearen omenez egingo dena. Gogoratu behar da lege hau oinarri abiatu zela egun Eusko Jaurlaritzak Diasporarekin daukan harremanaren eraikin osoa, kanpoko euskal gizataldeekiko harremanak arautzen baititu. 17:30etan, berriz, Australiako euskaldunei buruzko ekitaldia programatu da. Antipodetako Euskaldunei buruzko William A. Douglass-en liburuaren aurkezpena (Nevada-Renoko Unibertsitatea) egilea bera hor dela, Euskal Australiar Alkartea ekitaldiko partaide (Euskal Artxiboan, Maria Diaz de Haro, 3).



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia