euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bidaiari argentinarrek Bilbotik itzuleran egin zuten bat Diasporaren Egunarekin, Mariana Dominek eratutako osteraren baitan

2019/09/27

Argentinako bidaiariak Bilboko Jaietan
Argentinako bidaiariak Bilboko Jaietan

PUBLIZITATEA

Arrecifes, Argentina. Irailaren 8an Bizkaiko hiriburuan zeuden, aurreko abuztuaren 22an Argentinatik ateratako 24 bidaiariak. Leku argentinar askotako lagunek osatutakok taldeak Bizkaian hasi zuen ibilbidea eta hogei egunatan Euskal Herri osoa bisitatzeko aukera izan zuen, beti ere talde-bidaia pertsonalizatuetan eskarmentu handia duen Mariana Domine euskal-arrecifestarrak lagunduta. Marianak EuskalKultura.eus-i esan dionez, “Egun ederrak pasa genituen. Bilbon Aste Nagusiko ekitaldietan hartu genuen parte eta Bilbotik Bizkaiko hainbat herritara abiatu ginen, Bermeo, Elantxobe, Gernika, Portugalete eta Getxora, batzuk aipatzearren”.

“Gero Donostiara abiatu ginen eta Gipuzkoako hiriburutik ere txango ederrak egin genituen. Bertako sukaldaritzaz gozatuta, noski. Azken egunetan Iparraldean, Nafarroan eta Araban ere egin genituen geldialdiak. Lurralde guztietan ibili ginen”, azaldu digu.


[Euskal Diasporaren Egunak Euskal Herrian harrapatu zituen euskal argentinarrak. Eta ospakizunarekin bat egiteko taldeko askok euren lekukotasuna utzi zuten bideo batean]

“Egin dugun bosgarren talde-bidaia izan da hau eta esan behar dut bakoitzak zerozer ezberdin eta berezia izan duela. Izan ere, berezitasun hori bidaiari talde bakoitzak Euskal Herrian daukan harreman eta lotura partikularra da. Une ederrak pasa ditugu familia historiak entzuten; elkartze askoren lekuko ere izan gara, oso hunkigarria izan ohi da”.

Argentinara itzulita, eta denborarik galdu gabe, ‘Euskal Tour 2020’ hasia da prestatzen Mariana. Informazioa sare sozialetan argitaratuko du berriak izan ahala.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia