euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oharra plazaratu dute Euskal Amerikar Diasporaren Eztabaida Guneko kideak, helburuak berretsiz

2009/06/03

Euskal Nazio Eztabaidagunea joan den urrian Argentinako Jose C. Paz herrian egindako bilkuran
Euskal Nazio Eztabaidagunea joan den urrian Argentinako Jose C. Paz herrian egindako bilkuran

PUBLIZITATEA

Euskal Amerikar Diasporaren Eztabaidagunea sustatzen duten kideak oharra plazaratu dute euren ekimenak orain arte egin duen bidearen balantzea aditzera emanez: 'Betegarri' baina 'inola ere nahikoa' izatea iritzi diote euren lanari. Cesar Arrondo, Gloria Zuazu, Jose Domingo Ormaetxea, Mariana Fernandez Castelli eta Santiago Bereciartuak argiro adierazi dute 'gogoeta gune berriak sortzeko' euren xedea, 'talde abertzale soberanista gisa proposatutako tailerren bidez'.

Buenos Aires, Argentina. Kaleratutako oharrak hauxe dio hitzez hitz:

Euskal Amerikar Diasporaren Eztabaidaguneko kideak, Buenos Aires hirian bildurik, euskal Diasporako talde bezala sortu ginenetik egindako lanari erreparatu diogu, geure burua abertzale, anizkoi, bakezale eta giza eskubideen aldeko definituz eta "betetzaile" jo dugu, bai; ez ordea inola ere aski lan bezala.

Gainera gogor sinesten dugu Hego Euskal Herrian izan diren aldaketa politikoen aurrean, mugimendu abertzaleari oro har batere onik egiten ez dioten aldaketa hauen aurrean hain zuzen, gogorrago eutsi behar diogula geure engaiamendu militanteari, irmo geure xedeak lortzeko bidean, alderdikerien gainetik, euskal Nazioaren helburuak erdiesteko asmoz, eta horri dagokionez, hauxe adostu dugu aho batez:

1) Geure Eztabaidagune hau sortarazi zuten Euskal Nazioaren helburu eta eskubide politikoak berrestea

2) Polo soberanista, anizkoi, abertzale, bakezale eta giza eskubidezale baten aldeko geure hitzaldi, aldarrikapen eta iritziekin segitzea, horrekin euskal gatazka politikoa politikoki soluzionatzen laguntzen dugulakoan, ondorioz helburu soberanistak gauzatuz

3) Geure helburuen antzekoak dituzten beste talde batzuekin harremanak sortzea

4) Kontzientzia-hartze abertzalearen aldeko geure lanarekin segitzea, euskal gizatalde barne zein kanpoan

5) Gogoeta gune berriak sortzen saiatzea geure talde abertzale soberanistak bultzatzen dituen tailerren bidez

Oharra sinatzen dute Buenos Airesen, 2009ko maiatzaren 30ean, Cesar Arrondo, Gloria Zuazu, Jose Domingo Ormaetxea, Mariana Fernandez Castelli eta Santiago Bereciartuak.

Lotura interesgarriak

Euskal Diasporako Nazio Eztabaida
http://www.forodebatediasporavasca.blogspot.com



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia