euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua zozketatuko du

2009/06/02

EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburuaren ale sinatu eta eskainia zozketatuko du bere irakurleen artean (argazkia EuskalKultura.com)
EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburuaren ale sinatu eta eskainia zozketatuko du bere irakurleen artean (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek Arantzazu Amezagaren 'La txalupa de Radio Euzkadi' liburua zozketatuko du bere irakurleen artean. Liburuak, frankismo garaian Venezuelatik Euzkadi Irratiak egiten zituen emanaldien historia egiten du, idazlea beraren eta bere senar izan zen Pello Irujoren ekimenarekiko ekarria errepasatuz. Zozketan parte hartu nahi dutenek, aski dute e-mail bat bidaltzea euren izena eta helbidea ipinita. Bestalde, aldaketa baten berri harpidedunentzat: gaurtik hasita, buletinaren bidalketa goizeko 6etara aurreratu da, Euskal Herriko ordua. Erabakia hartzerakoan, irakurleen iritzi eta iradokizunak hartu dira gehienbat kontuan.

Donostia-San Sebastián. EuskalKultura.com-ek zozketatuko duen La txalupa de Radio Euzkadi, una semblanza de Pello Irujo Elizalde-ren alea, ez da edozein ale, izan ere liburuaren egilea den Arantzazu Amezaga Iribarren-en sinadura eta eskaintza baitaramatza. Zozketan parte hartu nahi izanez gero, interesatuek dagokionaren izen-deitura, eta liburua bidali behar den helbidea biltzen dituen e-mail bat beharko dute igorri honako helbidera: info@euskalkultura.com datorren astearterako, zozketa asteazkenean egingo baita.

Aldaketak buletinaren ordutegian

Bestalde, gaurtik aurrera aldaketa bat izango da EuskalKultura.com-en eguneroko buletina bidaltzeko ordutegiari dagokionean. Aurrerantzean, bidalketak goizaldeko seietan egingo dira, Euskal Herriko tenorean. Urtebetez orain arteko sistema eta ordutegiarekin --arratsaldeko zortzietan alegia, Euskal Herriko tenorean-- saiatu ondoren, jaso ditugun iritzi eta iruzkinak kontutan hartuz erabaki da aldaketa, itsasoz alde bateko eta besteko irakurleen onerako izango delakoan.

Bestalde, azpimarratu beharra dago EuskalKultura.com-i laguntza teknikoa ematen dioten teknikariak lanean ari direla irakurle batzuk buletina jasotzeko izan dituzten arazoak soluzionatzen. Badirudi Yahoo.com.ar eta Yahoo-ko posta kontua daukaten harpidedun batzuk buletina jaso bai, baina email mezua hutsik jasotzen dutela. Gauza da, mezu horretan, berez badoala buletina, baina ezin dutela ikusi edo irakurri eta soilik mezuari 'erantzun' ematen zaionean agertzen dela informazioa. Arazoa berehala konpontzeko, errazena harpidetza Yahoo-koa ez den kontu batera mugitzea da, baina teknikoak probak egiten ari dira bestelako soluzio bat atxematen. Barkatu eragozpenak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia