euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal literaturak tartea izan zuen Frankfurteko Azokan Etxepareri eta euskal editoreen elkarteei esker

2013/10/18

Atzerriko editore eta argitaletxeekin hainbat bilera egin ziren Frankfurteko Azokako euskal standean (argazkia Etxepare)
Atzerriko editore eta argitaletxeekin hainbat bilera egin ziren Frankfurteko Azokako euskal standean (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Iragan urriaren 9tik 13ra bitartean Frankfurteko Liburu Azokan izan ziren Euskal Editoreen Elkartea eta Euskadiko Editoreen Elkartea, euskal liburugintza arloko azken argitalpenak ezagutzera emateko, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Horretarako, Etxeparek "10 Books from the Basque Country 2013" katalogoa eraman zuen azokara. Bertan jasotzen dira hamar euskal autoreren lanen pasarteak, gaztelaniara eta ingelesera itzulita. Argitalpen hau sarean jarri du Etxeparek, nahi duen orok irakur ahal dezan.

Frankfurt, Alemania. Euskal literaturak lekua izan du aurten ere Frankfurteko Liburu Azokan, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Editoreen Elkarteak jarri duten standaren bidez. 

Laura Ferrero editorea aritu da lanean Frankfurten euskal liburugintzaren ordezkari, eta bateko eta besteko editore eta argitaletxeekin bildu da, Euskal Herrian ekoitzen diren lanen berri emateko. Etxeparek aditzera eman duenez, Ferrero pozik agertu da hainbat nazioarteko argitaletxerekin egindako bileren eta harremanen emaitzarekin.

Interneten '10 Books from the Basque Country 2013'

Bestalde, Etxeparek "10 Books from the Basque Country" katalogoa ekarri du azokara. Argitalpen honetan jatorriz euskaraz idatzitako 10 liburutik ateratako laginak bildu dira, gaztelaniara eta ingelesera itzulita. Etxeparek sarean jarri du argitalpena: 10 Books from the Basque Country 2013.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia