euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Institutuak bere enplegu eskaintza prozesura onartu eta baztertuen zerrenda plazaratu du

2011/03/22

Etxepare Institutuko arduradunak Blanca Urgell Kultura sailburuarekin institutuaren Donostiako egoitza zabaldu zenean
Etxepare Institutuko arduradunak Blanca Urgell Kultura sailburuarekin institutuaren Donostiako egoitza zabaldu zenean

PUBLIZITATEA

Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Etxepare Institutuak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda plazaratu du. Honakoak dira lanpostuak: idazkari teknikoa; komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduraduna; euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria; zuzendaritza-idazkaria; eta kudeaketa-idazkaria.

Donostia-San Sebastian. Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Instituto Etxepare Institutua Basque Institute delako erakundeak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartu eta baztertutako pertsonen zerrenda plazaratu du.

2011ko urtarrilaren 13an Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratu zen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaritzarena, institutu horretan lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostu hauek betetzeko hautaketa-prozesuen deialdia egiten zuena.

-Informazio honen berri ematen duen Eusko Jaurlaritzaren orria
-Etxepare Institutuo zuzendariaren Ebazpena

ONARTUTAKO PERTSONEN ZERRENDA LANPOSTUAREN ARABERA

-Idazkari bteknikoa
-Komunikazio arduraduna
-Euskara eta euskal kultura sustatzeko teknikaria
-Zuzendaritza-idazkaria
-Kudeaketa-teknikaria



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia