euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak zortzi lanpostu betetzeko hautaketa-proben deialdia argitaratu du

2011/01/14

Etxepare Euskal Institutuaren logoa
Etxepare Euskal Institutuaren logoa

PUBLIZITATEA

Urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian dator berria. Etxepare Euskal Institutuak euskara eta euskal kultura munduan zabaltzeaz arduratzen den erakunde honetako lantaldeko zortzi lanpostu betetzeko deialdia egin du. Hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketa bidez egingo da eta bertan izena emateko epea otsailaren 1ean itxiko da. Lanpostuak honakoak dira: Idazkari teknikoa; Komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduraduna; Euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria (lau plaza); Zuzendaritza-idazkaria eta Kudeaketa-administraria.

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuak lantaldea osatzeko zortzi lanpostu deialdia egin  du. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) argitaratu du ebazpena eta hautaketa prozesua oposizio-lehiaketa bidez egingo da. Ebazpen honen bidez, era berean, 2009ko apirilean egin zen deialdia baliogabetu egiten da, eta deialdi hartan izena eman zutenei azterketa-eskubideengatik egin bide zituzten diru-sarreren itzuli egingo zaizkie. 

Honakoak dira Etxepare Euskal Institutuak bete nahi dituen lanpostuak:

– Idazkari teknikoaren plaza bat.
– Komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduradunaren plaza bat.
– Euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikariaren lau plaza.
– Zuzendaritza-idazkariaren plaza bat.
– Kudeaketa-administrariaren plaza bat.

Deialdiaren oinarriak eta informazioa, hemen.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia