euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Otsailaren 28ra arte zabalik epea euskal etxeentzako eta larrialdian daudenentzako laguntzak eskatzeko

2011/01/15

Boiseko Euskal Etxea, Idahon (AEB)
Boiseko Euskal Etxea, Idahon (AEB)

PUBLIZITATEA

Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) abenduaren 31an argitaratu zituen 2011. urteari dagozkion Diasporari zuzenduriko dirulaguntzen deialdietako bi. Eskabideak aurkezteko epea irekia dago, beraz, euskal etxeei zuzenduriko dirulaguntzak eskatzeko eta baita ere atzerrian egoera larrian eta asistentzia faltan dauden Diasporako kideentzako laguntzak eskatzeko. Bi kasuotan eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an itxiko da. Paperak prestatzen hastea komeni da, edozein arazoren aurrean eskabideak epez kanpo hel ez daitezen. Abisatuko dugu Gaztemundu deialdia argitaratzen denean.

Donostia-San Sebastian. Euskal Etxeak has daitezke jada 2011 urteko laguntzentzako eskabideak aurkezten, Eusko Jaurlaritzak Abenduaren 31an argitaratu baitzituen deialdi bakoitzaren xehetasunak. Bi dira eska daitezkeen dirulaguntzak:

-2011. urtean euskal etxeei, etxeon federazioei eta konfederazioei emango zaizkien diru-laguntzak: Ohiko gastuak eta jarduerak antolatzeko gastuak eta azpiegitura eta ekipamendu gastuak finantzatzea da laguntza hauen helburua. Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an itxiko da.

Informazio gehiago (dokumentazioa, imprimakiak eta eskabideak non aurkeztu), EHAAn argitaratutako deialdian, hemen.

-2011. urtean atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak izanik egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzeko euskal etxeei diru-laguntzak: Eskabideak aurkezteko epea 2011ko otsailaren 28an amaituko da.

Informazio gehiago (dokumentazioa, imprimakiak eta eskabideak non aurkeztu), EHAAn argitaratutako deialdian, hemen.

-Gaztemundu programa: Euskal etxeetako gazteei zuzenduriko programa, Euskal Herrian trebatzeko egonaldi bat egin dezaten. Aurtengoa urriko bigarren hamabostaldian egingo da, juxtu Mundu Biltzarraren aurretik.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia