euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Osatu da munduan egiten diren euskara eta euskal kultura arloko ekimenak koordinatzea helburu duen Etxepare Institutuaren Patronatua

2008/07/15

Etxepare Euskal Institutuko kideak euren lehenengo bilera egunean
Etxepare Euskal Institutuko kideak euren lehenengo bilera egunean

PUBLIZITATEA

Zuzendaria nor izango duen jakiteke, osatu da ofizialki Eusko Jaurlaritzak Euskal Herritik kanpo egiten dituen euskara eta euskal kultura arloko ekimenak sustatu eta koordinatzea helburu duen Etxepare Institutu berriaren Patronatua. Ekainaren 24an onartu zen patronatukideak izendatzen zituen dekretua eta atzo bildu ziren lehen aldiz Patronatuak presidente duen Ibarretxe lehendakaria buru. Guztia zain dago Kultura Sailaren pean dagoen eta egoitza legez Donostian ezarria duen Institutuaren zuzendaria noiz izendatuko duen Jaurlaritzak.

Vitoria-Gasteiz. Juan Jose Ibarretxe lehendakaria buru duela osatu zen atzo Etxepare Euskal Institutuaren Patronatua. Berau 31 lagunek osatzen dute, horietako bat izendatzeke dagoen Institutuaren zuzendari nagusia. Gasteizen, Lehendakaritzako egoitzan egindako atzoko bilerarekin Patronatua osatu eta bere lehen bilera egin zuen, "horrekin Etxepare Euskal Institutua, euskara eta euskal kulturaren kanpo zabalpena xede duen erakundea eratu eta abian delarik", adierazi dute Kultura sailetik.

Eusko Legebiltzarrak 2007ko apirilaren 20an onartutako 3/2007 Instituto Vasco Etxepare Euskal Institutua/Basque Institute sortze eta arautzeko Legeak sortu zuen, Jaurlaritzaren maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak bere Antolakuntza eta Jarduera Araudia ezarri zion eta Jaurlaritzaren ekainaren 24ko Dekretuak izendatu zituen Patronatuaren kideak. Patronatua izendatua eta bildua, erakundeko zuzendari nagusia nor izango den jakitea baino ez da falta, Euskal Herritik kanpo --tartean Diasporan-- Jaurlaritzaren euskara eta euskal kultura ekintzen koordinatzaile eta arduradun izango den erakunde garrantzitsu hau benetan lanean has dadin.

Atzoko bileran egindako hitzetan Ibarretxe lehendakariak esan zuenez, euskaldunok "ez dugu munduari bizkar emanda bizi nahi, hartu eta eman nahi dugu, harremana bizitzaren lege eta aberastasuna delako". KoldoMitxelenak zioen "erdara hemengoa ere da" esaldia gogoratu eta bere egin ostean, onartu zuen baita ere "biak ez daudela egun oraindik ere maila berean" eta heien zabalkundeak ez dauzkala aukera bera, eta ondorioz "horrexegatik Etxepare Euskal Institutuak 'bereziki euskaraz sortutako kultura-eskaintza' sustatuz eta bermatuz jardungo" duela.

Lotura interesgarriak

Ibarretxe lehendakariaren hitzaldia osorik
Euskadi.net-en argitara emana (pdf)

Patronatuko kideak izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
2008ko ekainaren 24ean EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia