euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Txileko 41 gazte Iruñean dira Nafarroako Nazioarteko Ikastaroan parte hartzeko

2008/07/16

Nafarroako Nazioarteko Ikastaroan parte hartzen duten gazteak Alberto Catalan Foru Gobernuko bozeramailearekin
Nafarroako Nazioarteko Ikastaroan parte hartzen duten gazteak Alberto Catalan Foru Gobernuko bozeramailearekin

PUBLIZITATEA

Aste honen hasieran heldu dira Iruñera Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XII. edizioan parte hartuko duten Argentina eta Txileko nafar etxeetako 41 gazteak. Ikastaroak bi aste iraunen ditu eta tarte honetan gazteek euren arbasoen sorterria ezagutzeko aukera bikaina izango dute, Foru Gobernuak sustatzen duen ekimen honi esker. Egonaldian mintzaldiak entzun, ikastaroak hartu eta Iruñea, Tutera, Zangotza, Lizarra, Baztan, Orreaga eta Erronkarira txangoak eginen dituzte, besteak beste.

Iruñea, Nafarroa. Atzo bertan hasi zen Iruñean Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XII. edizioa, Alberto Catalan Foru Gobernuko bozeramaileak Argentina eta Txileko nafar jatorridun gazteei egin zien harrerarekin.  18 eta 28 urte bitarteko gazte hauek bi aste emango dituzte Nafarroan, euren arbasoen lurraldea, historia eta kultura gertuagotik ezagutzeko asmoz. Denbora honetan mintzaldiak eta ikastaroak jaso eta herrialdeko leku desberdinetara bisitak egingo dituzte.

Ikastaroaren inaugurazio ekitaldian Catalan Nafarroako Gobernuako kontseilariak gazteei agertu zienez, 'datozen egunetan Nafarroari buruzko ezaguerak eskuratuko dituzue, eta espero dut Foru Komunitatea gehiago maitatzen laguntzeko baliagarriak izanen direla. Gainera, espero dut, zuen herrialdeetara itzultzen zaretenean, argentinar eta txiletar izateaz harro egotez gain, nafar izateaz eta hainbeste maite zaituzten lurraldearekin harreman estua eta pertsonala izateaz ere harro egonen zaretela'.

Artea folklorea, ingurugiroa, historia...

Ikastaroan eginen diren mintzaldi eta ikastaroen bidez gazteek artea, historia, geografia, sozioekonomia, folklorea edo ingurumen aberastasuna, Donejakue Bidea, eta Foru Komunitateko herrietako jaiak ezagutu ahal izango dituzte, besteak beste.

Gainera taldeak  txangoak eginen ditu Merindadeetako bost hiriburuetara (Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri) eta garrantzizko beste leku batzuetara (Xabier, Leire, Orreaga, Baztan, Aralar edo Erronkari). Era berean, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiko antzezpen batera eta Tuterako jaietako txupinazora ere joanen dira.

Bestalde, uztailaren 21ean, Obanosko Misterioaren antzezpenera joanen dira, eta uztailaren 28an, berriz, Zaragozako Expo Erakusketara. Gainera, Arellanoko Las Musas erromatarren etxaldeko aztarnategi arkeologikoa ere bisitatuko dute (aztarnategia aurten inauguratu dute).

Partehartzaileen zerrenda:

-Rosario del Pilar Sarobe Galán, Txile

-Andrés Ignacio Otondo Palet, Txile

-Manuel Alejandro Halty Sarobe, Txile

-Pedro José Valenzuela Diharasarri, Txile

-Sergio Ignacio Navarro Sarobe, Txile

-Francisco Javier Undurraga Saavedra, Txile

-Dámaso Duhalde Quintanilla, Txile

-Daniel Sebastian Zuñiga Nuñez, Txile

-Francisco Javier Duhalde Quintanilla, Txile

-Valeria Alejandra Lozano, Bolívar

-Yésica Solidad Di Pascua, Bolívar

-Maria Agostina Dolce, Bolívar

-María Irene del Llano Estenoz, Bolívar

-Ayalén Clarisa Torrontegui, Bolívar

-Juan Manuel Maineri, Bolívar

-Felicitas Pelliccioni Sarraúa, Bolívar

-Pablo Germán Torrontegui, Bolívar

-Vanesa Soledad Barbería Neyra, Buenos Aires

-Gonzalo Luis Barbería Neyra, Buenos Aires

-María Clara Santía Fuertes, Buenos Aires

-Lucía Bueno, Buenos Aires

-Joaquín Ayanz Badía, Buenos Aires

-Tomás Durán Kordich, Buenos Aires

-Marcelo Xabier Munárriz Leone, Buenos Aires

-Carlos Otondo Palet, Buenos Aires

-Sebastián José Antonucci Oyanarte, Mar del Plata

-Agustina Cosulich, Mar del Plata

-María Angélica  Luzuriaga, Mar del Plata

-María Pilar Sarasa, Mar del Plata

-Mariano Martín Guerra Althue, Rosario

-Cesar David González Lozano, Rosario

-José Gastón Moraglio Salinas, Rosario

-José María Pérez García, Rosario

-Romina Belén Valdez Toledo, Mendoza

-Mª de las Mercedes Aberastain Alsina, Mendoza

-Pablo Marcelo Liberal Sánchez, Mendoza

-María Eugenia Luján Carrillo, Mendoza

-Fernando Esteban Suárez Ramos, Mendoza

-Marcial Aguirre Benegas, Mendoza

-Lucas Dalla Torre, Mendoza

-Gonzalo Frandofert Azpilcueta, Mendoza


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia