euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maria Laura Egurenek Euskal Etxeko lehendakari lekukoa pasatu dio Pedro Mauregui Larrandari

2011/03/21

Zingirako Euskaldunak-eko buruzagitza berria
Zingirako Euskaldunak-eko buruzagitza berria

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean, martxoaren 19an, urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Chascomus herrian bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, besteak beste buruzagitza berrituz. Ondorioz, erakundeak lehendakari berria dauka, orain arteko Maria Laura Egurenek lekukoa pasatu baitio orain arte erakundeko idazkari izan den Pedro Mauregui Larranda. Egurenek ez du erabat utzi ordea euskal etxeko buruzagitza, Zingirako Euskaldunak-eko batzordekide gisa segitzen baitu.

Chascomus, Argentina. Bertako 'Zingirako Euskaldunak' taldeak zabaldu duen oharrean zehazten denez, jendetza politarekin egin zen joan den larunbatean, martxoaren 19an, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen Franklin 454ko egoitzan, iluntzeko zortzietatik aurrera, euskal elkarte chascomustar honen Ohiko Biltzar Nagusia.

Bildutakoek aipagai hartu zuten Txostena eta Balantze Ekonomikoa eta ondoren elkartearen 2011-2013 eperako Zuzendaritza Batzordea eta Kontuen Ikuskatze Batzordea hautatu zituzten, jarraian bildu bezala osaturik:

-Lehendakaria: Pedro Mauregui Larranda
-Lehendakariordea: Graciela Laborde
-Idazkaria: Martín Larralde
-Idazkariordea: Juan Miguel Arrarás
-Diruzaina: Alfredo Giles.
-Diruzainordea Juan Ignacio Surigaray

-Batzordekide titularrak: María Laura Eguren y Emiliano Armendáriz
-Batzordekide ordezkoak: Teresa María Ayerza y Ana Lía Iriarte

-Kontu ikuskatzaile titularrak: Sebastián Errecart, Paula Bigatti Elordi y Ana María Sallenave
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Iara Yamila Laborde y Lucía María Murias



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia